Sao Paulo, Brasil. Sao Pauloko euskaldunak ospakizunetan dira, bere 60. urtebetzera iritsi baita Brasilgo euskal etxetik zaharrena eta datorren abenduaren 1ean egoitza duten Gernika Kutun etxera biltzeko deia egin dute, elkarretaratze batekin partekatzeko, bazkide eta lagunak oro partaide. Karia horretara Euskal Etxeak 60. urtebetetzeko elastikoak atera ditu, 20 errealeko prezioan (6 bat dolar, gehi posta gastuak); aleren bat manatu nahi dutenek emailez egin dezakete, centrobasco.ea.sp@gmail.com helbidera idatziz, datorren ostirala, azaroaren 15a, baino lehen (bi egun luzatu da).
Sao Pauloko lagunek euren egoitza historikora, Gernikako Arbolaren kimua landatu eta errotua duen Gernika Kutun-era (ikus hemen Eusko Alkartasuna eta Gernika Kutun-en historia, Arantxa Ugartetxea Arrieta idazle) biltzeko deia egin dute, Rua Angelo Montecili 270 helbidean, abenduaren lehenean, Euskararen Eguna ere gogoan. Txartelaren prezioa, 30 erreal, bazkideentzat, eta 50, gonbidatuentzat. Sarrerak email berera idatzita eros daitezke, epe-muga azaroaren 27a.
Zorionak aldez aurretik Euskal Etxeko bazkide eta lagun guztiei!