euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Paulo hiriko Guarani Mbyá nazioko indigenak zubigintzan bertako Eusko Alkartasuna Euskal Etxearekin

2007/07/12

Jabaquara auzoan kokatzen da Tekoa Pyau herrixka guarania, argazkian haien haurrak ikus daitezke
Jabaquara auzoan kokatzen da Tekoa Pyau herrixka guarania, argazkian haien haurrak ikus daitezke

PUBLIZITATEA

'Guarani Mbyá nazioko indigenei buruz ari garenean, harridura mirespena bilakatzen zait', mezu hau ozen eta lau haizetara zabaldu nahi du Estebe Ormazabal São Paulo hiri brasildarreko euskal etxeko presidenteak. Hiri erraldoi honetan, badira lau herrixketan antolaturik bizi diren Guaraniak. Hau gutxi balitz, zur eta lur gelditzen gara jakitean, herrixka hauetako umeak eta Itsasondokoak (Gipuzkoa) 'lagun minak direla'.
Guarani Mbyá nazioaren hizkuntza Tupi-guarania da eta Sao Paulon, hegoamerikako hiririk handienean, nazio honetako kideek euren kulturari eusten diote, besteak beste herrixketako eskoletan euren hizkuntza irakatsiz. Estebe Ormazabal, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko presidentearen esanetan, '500 urteko erresistentziak eta europar kulturarekin izandako talkak orbain ugari utzi ditu, baina naturarekin mantentzen duten harremana eta gure kulturarekiko jarrera azkarrak guarani gisa bizitzen segitzeko indarra ematen die'.

Adiskidetasunak bideak zabaltzen ditu

Sao Paoloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak ekimen ederra ari da aurrera eramaten Tekoa Pyau herrixkarekin. Adiskidetasun istorio hau Itsasondon hasi zen Maite Riañoren eskutik. Herri gipuzkoarreko haurrek opari mordoa bilduak zituztela jakitean, Sao Pauloko Euskal Etxearekin harremanetan jarri zen Maite, jostailuak banatzeko asmoz. Ekimena karitate hutsatik aldendu nahi zuten eta Ignacio Camposek, urteen poderioz brasildarra bilakatutako bilbotarrak, ideia aipatu zion Tekoa Pyau herrixkako irakasle bati. Irakaslearen izena Poty Poran da. [Goi ezkerreko argazkian Iker Azkue, eskola-umeekin kantari]

Ordutik, Poty Poran irakaslearen eskutik Olentzero Tekoa Pyau herrixkara ailegatzen da, Itsasondoko haurren marrazki eta jostailuak banatzeko asmoz. Trukean, Tekoa Pyauko umeen marrazkiak eta kantak Itsasondora eramaten ditu Olentzerok. [Eskuineko argazkian, ume guaraniek Itsasondoko umeendako egindako marrazki bat ikus daiteke]

Iker Azkuek eta Estebe Ormazabalek, Euskal Etxearen ordezkari eta Olentzeroaren laguntzaileen esanetan, harrera ezin hobea izan da: 'hasiera batean pixka bat lotsati, gero euren kantak eskaini zizkiguten eta ondoren euskaraz ekin diote --bat, bi, hiru, lau- eta -horra, horra gure Olentzero-- abestiak kantatzeari.


Lotura interesgarriak

Sao Pauloko Euskal Etxea
www.euskaletxeabrasil.locaweb.com.br

Sao Paulon Gernikako bonbardaketa gogoan
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 3an



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia