euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sanz presidentearen bidaia Estatu Batuetara, bihar New Yorken hasiko den Nafarroaren Astean esku hartzeko

2011/02/21

Asteazkenean nafar ardoez New Yorken egingo den mintegi eta dastaketa iragartzen duen afitxa
Asteazkenean nafar ardoez New Yorken egingo den mintegi eta dastaketa iragartzen duen afitxa

PUBLIZITATEA

Nafar ordezkaritza bat, Miguel Sanz presidentea buru, partaide arituko da aste honetan New Yorken garatuko den 'Nafarroaren Astea'ren VII. edizioan. Bihartik hasita, otsailaren 22tik 27ra bitartean, energia berriztagarriak, ardoa, gastronomia eta kultura nafarra hartuko dira aipagai edota dastagai, batetik erakunde eta solaskide nafarrek gauzatuko dituzten bileretan, eta baita publiko espezialduari zein orokorrari begira egindako ekimenetan ere. Besteak beste, New Yorkeko 13 jatetxek 'nafar menuak' eskainiko dizkiete igandea bitartean Sagar Handian jaki eta ardo nafarrei ohore egin nahi dietenei.

Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Erakundeen ordezkaritzako kideak izango dira, Sanz presidenteaz gain, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda; Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea, Javier Taberna; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea, Jose Antonio Sarria; eta Congelados Navarra enpresako burua, Benito Jimenez.

Nafarroa nazioartean aitzindaria da energia berriztagarrien arloan, eta horretaz Miguel Sanzek hitz egingo du, bihar asteartez, arratsaldeko 6:30etatik goiti, Energia Foroko adituen eta New Yorkeko Energia Iraunhorren taldearen aurrean, The Times Center eraikinean ((242 W 41st Street). Hitzaldiaren ondoren mahai-ingurua egingo da eta parte hartuko dute Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko zuzendariak, Jose Javier Armendarizek, eta Gamesa enpresaren Estatu Batuetako arduradunak, Luis Miguel Fernandezek. Ekitaldia nafar ardoak dastatuz bukatuko da.

Bilerak Washingtonen

Alabaina nafar ordezkarien elkarretaratzeak egun bbat lehenago hasiko dira, Washingtonen, bilera egingo baitute Estatu Batuetako Merkataritza Saileko Europa eta Eurasiako idazkariordearekin, Juan Verde-rekin. Hilaren 22an, asteartean, Amber Capital enpresako jabekide Joseph Oughourlianekin eta Kepler Capital Markets enpresako arduradun Angel de la Fuenterekin bilduko dira.

Eta bueltatu aurretik, asteazkenean, hilaren 23an, Nafarroako erakunde ordezkaritzako kideek lan saio bat egingo dute 'Gardoqui Klub'eko hamar bat kiderekin. Klub hori New Yorken lan egiten duten enpresaburu eta zuzendari espainiarrek osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da.

Nafar ardoak aurkezten

Zuzenean gastronomia eta enologia alorrei dagokienez, Nafarroaren Asteko egitarauak mintegi bat iragartzen du asteazkenerako, goizeko 11etatik goiti, New Yorkeko W Hotel Union Square Hotelean (Studio 1, 201 Park Ave. South at 17th Street) eta ondoren, eguerdi ondoko ordu batean ardo nafarren --40tik gora zerbitzatuko dira-- eta pintxoen dastaketa.

Aurten, misio komertzialean upategi hauek parte hartuko dute: Azul y Garanza, Artajona, Camilo Castilla, Castillo de Monjardin, Chivite, Enanzo, Inurrieta, Ondarre, Orvalaiz, Pago de Cirsus, Principe de Viana y Albret, Señorio de Otazu eta Spanish Wine Dealers (1877).

Nafar menu eta ardoak New Yorkeko jatetxeetan

New Yorkeko VII. Nafarroaren Asteko programako parte, azkenik, otsailaren 22tik 27ra bitartean --asteartetik igandea bitartean, beraz-- New Yorkeko hamahiru jatetxek nafar jaki eta ekoizpenez eginiko menuak eta nafar ardoak zerbitzatuko dituzte, hala nahi duten bezeroentzat. Menuak egiteko baliatuko dituzten jateko zein edatekoak Etxeorratzen Hirian erosgau daude. Hona hamahiru jatetxe horien zerrenda, euren helbide eta telefonoekin.

LA FONDA DEL SOL
Metlife Building 44th Street and Vanderbilt Ave. New York, NY 10166
Tfnoa 212 867-6767

-SOLERA
216 E 53rd St # 1. New York, NY 10022-5201
Tfnoa 212 644-1166

-LILYS
at Roger Smith Hotel 501 Lexington Ave. New York, NY 10017
Tfnoa 212 838 08 44

-TOLEDO
6 E 36th St # 1New York, NY 10016-3305
Tfnoa 212 696-5036

-CAFE RONDA
249 Columbus Avenue. New York, NY 10023
Tfnoa 212 579-9929

-SALA ONE NINE
35 West 19th Street. New York, NY 10011
Tfnoa 212 229-2300

-BOQUERIA SOHO
171 Spring Street, New York, NY 10012-3843
Tfnoa 212 343-4255

-BOQUERIA FLATIRON
53W 19th Street, New York, NY 10011
Tfnoa 212 255-4160

-CASA MONO
52 Irving Place, New York, NY 10003
Tfnoa 212 253-2773

-RESTAURANTE ALCALÁ (Maritxu ohia)
342 East 46th Street, New York, NY 10017
Tfnoa 212 370-1866

-OLIVES
at W Union Square 201 Park Avenue South, New York, NY 10003
Tfnoa 212 353-8345

-EL PORRON
1123 First Avenue, New York, NY 10065
Tfnoa 212 207-8349

-BRYANT PARK GRILL
Bryant Park Grill 25 West 40th Street, New York, NY 10018
Tfnoa 212.840.6500



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia