euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Migel Sanzek energia berriztagarrietan puntakoa den Nafarroa bat aurkeztu du Harvardera egin duen bisitan

2009/01/26

Ikasle nafarrak bisitari zen ordezkaritza nafarreko kideekin (ikus izenak artikuluaren buruan)
Ikasle nafarrak bisitari zen ordezkaritza nafarreko kideekin (ikus izenak artikuluaren buruan)

PUBLIZITATEA

Azkeneko egunak V. Nafarroako Astearen barnean Migel Sanz presidentea nafar ordezkaritza bateko buru Estatu Batuetara egiten ari den bisitaldian. Ostiralean Harvardeko Unibertsitatea bisitatu zuen, Foru Erkidegoak energia garbietan, biomedikuntzan eta hezkuntza bezalako arloetan lortutako emaitzen berri emanez ehun bat irakasle eta ikasleen aurrean. Massachussetseko Institutu Teknikoarekin lankidetza hitzarmena sinatu duen Sanz presidenteak zein Iruñeko alkate Yolanda Barcinak hitzaldi bana eskaini zituzten Nafarroa eta Iruñea eremu iraunkor gisa aurkeztuz.

New York, AEB. Harvardeko Unibertsitate prestigiotsua ordezkaritza nafarrak, Foru Erkidegoak lortu dituen emaitzak agertzeko lekua bilakatu da, beraz, energia berriak, biomedikuntza eta Hezkuntza bezalako alorrei dagokienez, joan den asteko astelehenetik aurrera Estatu Batuetan garatzen ari den "Estatu Batuetako V. Nafarroako Astea"n. Sanz presidenteak eta Iruñeko alkate Yolanda Barcinak "Harvard Hispanic Leadership Forum" delakoak zuzendu zien gonbitea ohoratu zuten hitzaldi bana eskaintzeko Cambridgeko "Harvard Kennedy School"en.

Ikusentzuteko tresnez baliatuta, Migel Sanz eta Yolanda Barcinak Nafarroa energia berriztagarrien arloan erkidego lider gisa baieztatzen duten datuak eman zituzten, Iruñea ere hiri iraunkor gisa aurkeztuz. Alkateak azaldu zuenez, Iruñea kutsadurarik gabeko hiria da, besteak beste dituen 140.000 arbolei esker, biztanle bakoitzeko dauden 26 metro koadro berdeguneei esker eta garraio eta mugikortasun arloan, hirigintza iraunkorrean eta hondakinen tratamenduan indarrean ezarri dituen plangintzei esker.

Hitzarmena MITekin

Bestalde, ordezkaritza nafarrak "Massachussets Institute of Technology"era (MIT) eginiko bisitak nanoteknologian eta beste zientzi alor batzuetan dauden hitzarmenak areagotzeko balio izan du. Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilari Jose Maria Roigek, SODENAko presidente den aldetik, eta enpresa publiko honetako zuzendari nagusi Jose Maria Aracamak bi urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu zuten Cambridgen MITeko ikertzaile titularra eta "MIT Spain"eko zuzendari den Mercedes Balcells-ekin.

Ikustaldian zehar Sanz presidenteak eta Principia enpresako presidente den Henry Smith irakasleak atzerabegirakoa egin zuten Nafarroak nanoteknologia alorrean lortutako emaitzak aztertzeko, hain zuzen ere Migel Sanzek MITera egin zuen lehenengo bisitaren hirugarren urteurrena betetzen den honetan. Harreman hartatik, eta SODENA medio, FIDENA fundazioa sortu zen Principia enpresa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) batera. Unibertsitate hau da hain zuzen Foru Erkidegoko Nanoteknologia Zentrua baitaratzen duena eta aste honetan bertan amaitu du MITeko adituek garatutako bi makinen instalazioa.

Aldi berean Nafarroa eta Principia partaide dira Espainiako lehenengo Nanoteknologia Inbertsio Fondoan, martxorako espero delarik honek abiatzeko behar duen Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalaren onespena.

Sostengua Nafarroako ardoei eta gastronomiari

Aurreko egun batean Manhattango "W-Union Square" hotela, New York hirian, ardo nafarren ezaugarriak azaltzeko mintegi baten egoitza bilakatu zen, Ana Laguna adituaren eta Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzaileko presidentea den Pilar Garcia Graneroren eskutik. Lau orduz, ardoaren alorreko New Yorkeko ehunda laurogei bat profesionalak Nafarroako enpresek Estatu Batuetan banatzen dituzten produktuen erakustaldi/dastaldi baten hartu zuten parte.

Nafarroatik upategien ordezkari etorritakoek banatzaile estatubatuar garrantzitsuekiko harremanak estutzeko aukera izan zuten, hain zuzen ere amerikarrei anfitrioi gisa eskainitako afari bat tarteko. Sukaldariak Cintruenigoko Maher jatetxeko taldea izan ziren, Enrique Martinez chefa buru, honek Broadway kaleko "International Culinary Center" delakoan aurretik egin bezala.

New Yorkeko ekitaldi hauek amaituta, enpresa nafarrak Bostonera mugitu ziren, hiri honetako"Wine Expo" delako azokan lehenengoz parte hartzeko, Nafarroako Nekazal eta Elikadura Kalitate Institutuak (ICAN) eta Nafarroa Jatorri Izendapenak, Garapenerako Elkarte Nafarraren (SODENA) babesaz zabaldutako stand-a partekatuz.

[goiko argazkiaren oina: ezker-eskuin, Conchita Galdon, Mendabiakoa, Nazioarteko Garapen ikaslea Harvarden; Antonio Nuñez, IESEko ordezkari eta moderadorea; Iker Marcaide, Fustiñanakoa, MITeko ikaslea; Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko presidentea; Yolanda Barcina Iruñeko alkatea; Miguel Anton, Iruñekoa, Harvardeko Teknologia eta Finantza Saileko kidea; Carlos Pardo, Nafarroako Unibertsitateko ikasle ohia eta MITen doktoregai; Vanesa Garde, Alesbeskoa, Zinerako Musika Konposizio ikaslea Berklee College Music-en; eta Jose Maria Roig, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, eta SODENA Garapenerako Nafarroako Elkarteko presidentea]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia