euskal diaspora eta kultura
2010/12/09
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Astearte goizean hogeita hamar bat enpresari espainiar eta nafarrekin bildu zen Sanz Buenos Airesko Klub Espainiarrean. Hauen aitzinean Nafarroaren abantailak eta industria eta ekonomia alorrean eta bereziki automozio, energia garbi, bioteknologia eta nekazal eta elikadura industrian daukan produkzio garrantzitsua azpimarratu zuen. Enpresariekin batera, bertan zeuden Espainiako Merkataritza Ganbarako presidentea, Guillermo Ambroigi, Espainiar Elkarteen Federazioko presidente Pedro Bello Diaz, Klub Espainiarreko presidente Benito Lopez Carballido eta Susana Jaunarena, Buenos Aires Hiriko Gobernuko idazkaria.
Bertan bazkaldurik, interes kulturaleko aitortua den eraikina bisitatu zuen ondoren, hiriburuko Nafar Etxera sartu aurretik. Nafarroako Etxean erakundeko dantza taldeak emanaldia eskaini zion. Adin guztietako 25 bat pertsonak osatzen duten talde hau ikusirik hunkidura sentitzen zuela adierazi zuen Sanzek, arbasoen ohiturak segitzen dituztela ikusirik.
Santa Feko Rosarion
Bere hitzen ondotik, Crisanto Ayanz Txile eta Argentinako Nafar Etxeen presidentea eta Espainiako kontsul orokorra Argentinan, Eduardo Cerro, mintzatu ziren. Sariak eman eta trukatu eta tango erakustaldi bat egin zen jarraian. Egitarauak Buenos Aires Hiriko Gobernuburu Mauricio Macrirekin elkarrizketatu zela bazion ere, hondarrean haren agenda arazoak tarteko bisita hori ez zen gauzatu.
Atzo asteazkena Miguel Sanz Rosariora pasatu zen. Santa Fe probintziako hiri honetako bere agendak Probintziako gobernadore Miguel Ángel Capiellorekin biltzea, Probintziako Osasun ministro Miguel Angel Capiellorekin biltzea eta beste zenbait kontaktu eta solasaldi burutzea dakar. Rosarioko Nafar Etxea ere bisitatuko eta hitzaldi bat emango du baita ere eta besteak beste, gaur gauean bere bisita ofizialari amaiera ipini eta Iruñera itzultzeari ekin aurretik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus