euskal diaspora eta kultura
2010/02/12
PUBLIZITATEA
Washington DC, Estatu Batuak. Miguel Sanz buru duen ordezkaritzak, New Yorken eta Washington DCn Nafarroako Astearen karietara jatetxeetan eta bestela ere egiten ari diren Sagar Handiko ekintzak sostengatu ondoren, hiriburu estatubatuarrera aldatu zen, hori guztia Estatu Batuetako Ekialdea gogor jotzen ari den elurte handi baten erdian, Washingtonen elkarrizketa ekonomikoak egitearren, tartean ostegunean Etxe Zurian bertan ordu bere baino gehiagoz Obamaren administrazioko goi karguekin.
Miguel Sanz presidentearekin batera Nafarroako Gobernuko ordezkaritza osatzen zuten Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko Jose Javier Armendariz zuzendariak; eta foru erkidegoan energia berriztagarrien bultzatzaile den Esteban Morrás. Magaiaren beste aldean, alde estatubatuarrean zeuden Michael B.G. Froman Obama Presidenteari atxikia eta Segurtasun Nazionaleko aholkularia; Rachel A. Waslsh, Energiaren Segurtasun Nazionalaren Kontseiluko zuzendaria; eta David A. Lipton, Presidentearen laguntzaile berezia nazioarteko gai ekonomikoetarako.
Nafar lidergoa eoliko eta berriztagarrietan
Michalek B.G. Fromanek gidatu zuen bileran zehar --Kopenhageko klima aldaketaren gailurrean izan zuen protagonismoagatik ezaguna Europan-- Obama Presidentearen aholkulariek galderak zuzendu zizkieten ordezkari nafarrei Nafarroak energia berriztagarrien arloan daraman garapenari eta lidergoari buruz.
"Foru Erkidegoak lorkuntza bere elektrizitate beharraren %60a, energia berriztagarrietatik ateratzerakoan mirestu egiten dute Estatu Batuetan, bertan helburu apalagoak ipini baitituzte 2010ean", adierazi dute foru iturriek.
Nafar industrien finkatzea Estatu Batuetan
Langabezia tasak jaistea eta eta etorkizunean lan berriak sortzea helburu, iparramerikarrak bereziki interesatu ziren energia berriztagarrien aldeko apustuak lan merkatuan izan dituen ondorioetan, Nafarroan kualifikazio altuko sei mila lanpostu eta ehun bat enpresa baitaude arlo honen baitan.
Bisitarien aldetik, Nafarroaren etorkizuna ibilgailu elektrikoen aldeko apustu irmoari lotua dagoela adierazi zen. Nafar ordezkariek azpimarratu zuten zenbait enpresa nafarrek dagoeneko ari direla lan serioa egiten Estatu Batuetan, tartean Acciona edo Gamesa, eta CENER garatzen ari den lan garrantzitsua, nafar gobernutik nabarmendu dutenez.
Denboraleak eraginda
Washington hiriak, kaleak elurrak eta izotzak estali eta geldiarazita errezibitu du Estatu Batuetako Nafar Astearen seigarren ediziora etorria den ordezkaritza, azken hamarkadetako bizi izan den denboraletik gaiztoenean. Ordezkaritza instituzionala, sukaldariak eta elikadura arloko enpresetako ordezkariak New Yorketik Washingtonera garraiatu zituen autobusak lotu zuen hiriburura heltzea, nahiz eta aurreko kristala puskatu egin zitzaion, elurra kentzeko makina batek jaurtitako izotz puska batek bete-betean eman zionean. Aurreko egunean, Nafarroako Merkataritza eta Industrai Ganberako adituek bloketuta gelditu ziren hamar ordu beino gehiago Baltimoren, hiriburura trenez heltzen saiatu zirenean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus