euskal diaspora eta kultura
2009/01/20
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Aurten ere Nafarroako hainbat enpresek euren produktuak eta lana AEBetan erakusteko aukera izango dute, Nafarroako Gobernuak eta hainbat erakundek antolatu duten Nafarroaren Astea ekimenari esker. Astebetez, gaurtik hasi eta datorren astelehena bitartean, Nafarroako 21 enpresak Foru Komunitateko kultura, ardoa, janaria eta energia berriztagarrien arloan eginiko aurrerapauso handiak erakutsi ahal izanen dituzte New Yorken eta Bostonen.
Nafarroako ordezkaritzaren buru Miguel Sanz presidentea izango da. Berarekin batera bertan izanen dira Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina; Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria, Jose María Roig; Merkataritza eta Industria Ganberako burua, Javier Taberna eta SODENAko zuzendari nagusia, José María Aracama. Horrez gain, “Maher” jatetxeko Enrique Martínez sukaldaria ekitaldi gastronomikoen buru izango da eta Ana Laguna ardoen arloko adituak lagunduko dio.
Energia berriztagarriak
Bira honetako ekitaldiak gaur bertan hasiko dira, Sanz presidenteak New York Times aldizkari ezagunaren egoitzan energia berriztagarriei buruz emango duen hitzaldiarekin. Gai berari buruz mintzatuko da egun batzuk beranduago Bostonen, Harvard Unibertsitate entzutetsuan. Gai horrekin berarekin lotuta, Nafarroako Gobernuko presidentea Gamesa enpresak Filadelfian dituen instalazioetan izanen da eta Pensilvaniako gobernadore Edwad G. Rendellekin elkarrizketatuko da.
Yolanda Barcina alkateak, aldiz, Iruñea hiri iraunkor gisa aurkeztuko du Columbiako Unibertsitatean eginen den ekitaldi batean, eta hitzaldi bana emanen du New Yorken eta Bostonen Ernest Hemingwayk Iruñearekin eta Nafarroarekin izan zituen harremanei buruz.
Bi aste gastronomiko
Aurrekoetan bezala, aurtengo 'AEBetako Nafarroaren Astea'n Foru Komunitateko sukaldaritzaren eta ardoen aldeko apustua eginen da, herrialdearen aurkezpen txartelik onenetakoa delakoan.
Cintruenigoko Maher jatetxeko taldeak, Enrique Martínez buru dela, bi erakustaldi eginen ditu hirurehun bat aditurentzat, bai eta bi afari ere, Nafarroako ardoen dastatzeen lagungarri, New Yorken eta Bostonen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus