euskal diaspora eta kultura
2012/12/21
PUBLIZITATEA
Donostia - San Sebastián. Manhattango Chelsea auzoan dagoen Txikito jatetxeak Santo Tomaserako menu berezia prestatu du bertatik pasako diren newyorktar eta euskaldunentzako. Ajoarriero kroketek, taloak eta etxeko txistorrak eta Tolosako babarrunek beren toki berezia dute menuan abenduaren 19tik 21era. Eta edarien artean, sagardoa eta txakolina errege.
Eta ospakizuna biribiltzeko, mahaia erreserbatzen dutenen artean zortzi lagunentzako hiru txerrikume zozketatuko dituzte.
Ipar Amerika utzi gabe, Mexiko Hirian, Pablo San Román sukaldari donostiarrak ez du hutsik egingo eta Santo Tomas eguna ospatuko du bere D.O. Denominación de Origen jatetxean. Taloa txistorrarekin eta ardo ona dastatu ahal izango dira.
Horrez gain, Santo Tomas eguneko ohiko landa-produktuen azoka egingo du: ogia, olia, gazta, txokolatea, artisau produktuak, barazkiak eta abar erosi ahal izango dira. Eta Mexikoko hiriburuan ere, ohiturari jarraituz, txerrikume bat zozketatuko dute.
Bartzelonan ere Santo Tomás ospatuko dute arratsalde osoan zehar ohiko kalejirarekin Euskal Etxea dagoen auzoko kaleetan barrena, trikitixa, txalaparta, txistorra eta sagardoaz lagundurik. Madrilen ere ez zaizkie atzean geldituko.
Argentinan jaio berria den Los Toldos herriko Oroimenez Euskal Etxeak ere, esaterako, ospatu zuen eguna, abenduaren 19an.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus