euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Santiagoko Euzko Etxeak 'Mikel Deuna'ren eguna ospatu zuen dantza artean Euzko Enparantzan

2009/11/19

Fandango faltaezina publiko jendetsu baten aurrean (argazkia Berriketari)
Fandango faltaezina publiko jendetsu baten aurrean (argazkia Berriketari)

PUBLIZITATEA

Santiagoko Euzko Etxeak eta Txileko hiriburuko euskal gizataldeak ohi bezala ospatu dute aurten ere bertako euskal egutegian egun handia den 'Mikel Deuna' (hala deitu ohi zaio hemen San Migeli), ospatu ere hiriburuko Cerro San Cristobal izeneko muinora igoz eta hor bereko elizan euskal kantuz hornitutako meza entzun, eta ondoren bertan, Gernikako Arbolaren kimu bat buru duen 'Euzko Enparantzan', ohoratze-ekitaldia eginez, hiriko Euskal Abesbatza eta 'Itxaropen Gaztea' dantzari taldea partaide. Santiagoko Berriketari aldizkarikoek pasatu dizkigute datuak.

Santiago, Txile. Santiagoko Euzko Etxeak eta hiriburu txiletarreko euskal gizataldeak euskal egutegian, eta bereziki euskal-txiletar egutegian tradizio handikoa den 'Mikel Deuna' eguna ospatu dute aurten ere, bertako tradizioak agindu bezala meza bat entzunez Santiagoko Cerro San Cristobal izeneko muinoan, eta ohoratze ekitaldi bat eginez hor dagoen Euzko Enparantzan eta euskal esparru horretako buru den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean, zazpi probintzietako harmarriak arbola inguratuz, eta euskal dantzariak eta kantariak enparantza euren kantu eta jauziekin edertuz, publikoaren txalo eta esku-zarten artean.

arku dantza

[Arku dantza: Maitane, Virginia, Constanza eta Beatríz (argazkiak Berriketari)]

Urtero bezala, Santiagoko Euzko Etxeko Euskal Abesbatzako kantariek eta euzko elkarte bereko Itxaropen Gaztea-ko dantzariek kolorez jantzitako omenaldi polita burutu zuten, euskal gizataldeko ikusle eta partaideak lekuko, eguna parke nazional eder honetan pasatzera gerturatutako turista eta bisitariekin batera.

Mikel Andoni

[Zamazain, Mikel Andoni Zuloaga]

Paella

['Paella zoragarriaren egileak', Martín Astorquiza buru (argazkiak Berriketari)]

Cerro San Cristobal delakoan gauzatutako ikuskizunaren ondotik, hitzorduak Euzko Etxearen egoitzan jarraitu zuen, Zuzendaritza Batzordekoek prestatu arazitako paella gozagarri bat dastatuz. Eguna, lagun artean dantzaturiko fandangoekin bukatu zen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia