euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santiagoko Eusko Etxeko Berriketari buletinak Donostian egin zen euskal-txiletarren bileraren berri dakar

2012/10/19

Bileran izan ziren lagun batzuk Claudio Bravo Errealeko atezainarekin (alkandora urdinarekin) eta Txileko kontsul Iratxe de Madariagarekin (arrosaz jantzita) (argazkia Berriketari/MAyçcaguer)
Bileran izan ziren lagun batzuk Claudio Bravo Errealeko atezainarekin (alkandora urdinarekin) eta Txileko kontsul Iratxe de Madariagarekin (arrosaz jantzita) (argazkia Berriketari/MAyçcaguer)

PUBLIZITATEA

Santikagoko euskal etxearen albistari digitalak, Berriketarik, elkarteko iraileko eta urriko ekimenak jaso ditu azken alean. Oraingoan, gainera, buletinak Atlantikoaren bi aldeetako euskal-txiletarren berri dakar, eta Santiagoko jarduerez gain Donostian egin zen txiletarren bilerari buruzko erreportaia argitaratu du. Iragan irailaren 15ean izan zen bilera hau eta bertan izan ziren, besteak beste, Iratxe de Madariaga, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, eta Claudio Bravo, Realeko atezaina.

Santiago, Txile. Santiagoko Eusko Etxea elkarteko buletinak Euskal Herriko berri ere dakar azken alean. Iragan irailaren 15ean Donostian egin zen Euskal Herrian bizi diren euskal-txiletar eta txiletarren bilkura eta bertan izan zen Martin Ayçaguer-ek eguneko kronika eta argazkiak bidali ditu Berriketarira. Ayçaguer bilkura hauen sustatzaileetako bat izan da, eta orain artekoak Nafarroako Urdazubin, egin badira ere, aurtengoa Donostian egin zen.

Izan ere, Bilbon egoitza duen Txileko Ohorezko Kontsulatuko buru den Iratxe Madariagak hartu dio aurtengoan lekukoa, beti ere urteko sasoin honetan, Txileko aberri-jaiak direla-eta antolatutako dei gisa. Partehartzaile asko bildu ziren Donostiako topaketara; horien artean, besteak beste, Iratxe Madariaga bera, Txileko ohorezko kontsula Bilbon, eta Claudio Bravo, Realeko eta Txileko selekzioko atezaina. Elkarretaratzean txiletar dantza erakustaldia eskaini zuen Bilboko "Chile Lindo" taldeak eta ondoren afaria egin zen, Ametzagaña hotelean. Bilbok ere izan zuen antzeko hitzordua, egun batzuk geroago.

Horrez gaian, buletina Santiagon iragan urriaren 7an ospatu zen Mikel Deunaren eguneko kronika ere badakar. Jaia Eusko Etxetik gertu dagoen Ama Agustindarren komentuko elizan hasi zen, ohitura dutenez, meza batekin. Elkarteko Euskal Abesbatzako kideak eta Itxaropen Gaztea dantza taldeko dantzariak bertaratu ziren, ikurriña eta bandera txiletarra lagun, eliza eta meza euskal kantu eta kolorez jantziz. Ondoren, agertokia euskal etxearen egoitzara aldatu eta erakustaldia eskaini zuten. Gernikako Arbolaren kimuari omenaldia egin zitzaion eta eguna bazkari batekin eta segidako dantzaldiarekin amaitu zen, euskal etxearen egoitzan bertan.

-Berriketari buletina e-mailean jaso nahi izanez gero, idatzi hona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia