Santiago, Txile. Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) Euskal Etxeak datorren asteazkenetik igandera bitartean garatuko du bere 2018 Euskal Astea, elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Españolen instalazioetan. Programak abesbatzen topaketa bat baitaratzen du, asteazkenean, hitzaldi bat ostiralean "Margot Duhalde Sotomayorren bizitza, Txileko lehenengo guda pilotoa" izenburupean, eta igandean, azkenik, meza eta Euskararen Eguna ospatzeko Pintxo Lehiaketa bat.
2018 Euskal Asteko egitaraua
Azaroaren 28a, asteazkena
-Abesbatzen V. Topaketa, 19:30etan Estadio Españoleko Errege-Erreginen Aretoan
Gonbidatuak: Santiagoko Eusko Etxea, Coro Apoderados Scuola Italiana, Coro Polifónico Vita et Musica, Coro Estadio Español Valparaíso-Viña del Mar; eta Estadio Españoleko honako abesbatzak, Coro Juan del Encina, Coro Riojano, Coro Grupo Beira do Mar del Lar Gallego, Grupo Nueva Extremadura de la Rama de Folklore Chileno eta Coro Vasco de la Colectividad Vasca de Chile
Ostirala, azaroaren 30ean
-Hitzaldia "Vida de Margot Duhalde Sotomayor, 1º piloto de guerra chilena", 19:30etan Cervantes Aretoan
Igandea, abenduaren 2an
-Meza 11:30etan Estadio Españoleko Kaperan. Kantari, Euskal Abesbatza
-Euskararen Egunaren Ospakizuna Pintxo Lehiaketarekin, 13:00etan Isabel La Católica Aretoan