euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak bere Txikien Abesbatza aurkeztu zuen erakundearen 22. urteurrenean

2014/10/03

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen 22. urteurrenean etxeko Txikien Abesbatza kantatu zuen
Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen 22. urteurrenean etxeko Txikien Abesbatza kantatu zuen

PUBLIZITATEA

La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuko euskal etxeak 22 urte bete ditu eta iragana eta etorkizuna batu zituen urteurren ospakizunean. Instituzioko berrogeita hamar lagun bildu zituen bazkarian, eskualdekoa bertakoa den Caldén izeneko arbola landatu eta Txikien Abesbatza, euskal etxeko kideen bilobek osatuta, aurkeztu zuen instituzioak. 

Santa Rosa, Argentina. Bere sorreraren 22. urteurrena ospatu du abuztuan Zelaiko Euskal Etxeak eta urtebetetze bazkarian egoitzan egindako zaharberritzeak, zehatz-mehatz areto nagusiko pintura berria eta fatxadako hobetze lanak, zuzenean ikusteko aukera izan zuten gonbidatuek. Elkarretaratzearen baitan, etxeko zuzendaritza batzordekideek Calden espezieko ale gazte bat landatu zuten etxeko lorategian, bertan zegoen haritzaren metro batzutara: “Hemendik aurrera Gernikako Arbolaren kimuaren ondo-ondoan egongo da, gure euskal etxearen aurrean”, azaldu dute Zelaiko Euskal Etxeko lagunek.

Baina dudarik gabe, une garrantzitsuenetako bat izan zen Txikien Abesbatzaren aurkezpena. Mariangeles Sarasola gitarra jotzaileak lagunduta, umeentzako kanta bat abestu zuen taldeak urtebetetze jaian. Festari amaiera emateko, Angel Baraybar lehendakariak eta Sergio Lino idazkariak datozen ekintzen berri eman zioten bildutako jendeari, tartean azaroan egingo duten bazkari eta urte amaierako bilerarena. Horrez gain, kopak altxatzera gonbidatu zuten euskal etxeko agintariek erakundearen 22 urte hauen omenez. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia