euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Feko Gure Etxea euskal elkarteko bost kidek parte hartu zuten Café Literario izeneko kultur topaketan

2007/10/01

Literatur topaketaren protagonista euskaldunak
Literatur topaketaren protagonista euskaldunak

PUBLIZITATEA

Santa Fe hiriko Gure Etxea elkarteak bostgarren urtez jarraian parte hartu zuen joan den ostegunean Café Literario ekitaldian, kroaziar komunitatearekin batera. Ekitaldia Santa Fe probintziako Kultura Idazkaritzaren egoitzan egin zuten, Argentinar Idazleen Elkartearen babesarekin. Oraingo honetan gaia honokoa izan zen: 'Antzerkia munduan, bere egileak, pertsonaiak eta bere historia'. Euskaldunen aldetik parte hartu zutenak María Carmen Lasarte, Silvia Regoli Roa eta semea, Catalina Villanueva eta Matías Garat Ortiz izan ziren.
Joan den ostegunean, irailaren 27a, Santa Feko Euskal Etxeak Café literario topaketan parte hartu zuen. Ekitaldia probintzia honetako Kultura Idazkaritzaren egoitzan egin zuten, Santa Fe hiriko San Martibn kaleko 1642 zenbakian. Gaia “Antzerkia mundua, bere egileak, pertsoaniak eta historia” izan zen, euskal etxeak gure erredakziora bidali duen oharraren arabera.

[Literatur topaketan parte zuen entzulegoaren irudia]

Emanaldian elkarteko lehendakariak, María Carmen Lasartek, antzerkiaren historia labur bat jorratu zuen: hastapenetatik egungo ikuskizunetaraino, garai desberdinetako ezaugarriak aipatuz eta zuzendari eta egile euskaldunei buruz mintzatuz. Ondoren, Silvia Regoli Roak euskal abesti herrikoiak abestu zituen, bere semeak lagunduta. Ikuskizunari bukaera emanez Sopeña Monsálvez-en "El florido pensil” antzezlanaren lehen ekitaldiko pasarte bat antzeztu zuten. Antzezlan honek frankismo garaian eskolan euskal nortasunak jasaten zituen eraso eta mugak azaltzen ditu. Antzezleak Catalina Villanueva, euskal etxeko idazkaria eta Matías Garat Ortiz bokala izan ziren. Ekitaldian euskal konfiturak zerbitzatu zituzten kafearekin batera.

Ekitaldia bukatu ostean euskal elkarteko Analía Sagardoy, Gure Etxeako bokala, eta María Carmen Lasarte lehendakaria Arkaitz Mendoza musikari euskaldunak Parana hirian eman zuen piano errezitaldian izan ziren, Urrundik euskal elkarteak gonbidatuta. Musikari donostiar honek 24 urte ditu eta Donostiako musika eskolako irakaslea da jada. Egunotan Argentina zehar bira egiten ari da, arrakasta handiarekin.


Lotura interesgarriak

Analía Sagardoyren erakusketa Quebecen
http://plastica-argentina.com.ar

Santa Feko Gure Etxeak zuzendaritza berritu du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekaianaren 21ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia