euskal diaspora eta kultura
2010/11/03
PUBLIZITATEA
Santa Fe, Argentina. Gure Etxea Euskal Etxeak bat egingo du asteburuan hiriko emigranteen ondorengoen gainerako gizataldeekin 2010eko Kolektibitateen Jaian parte hartuz. Hirian ikusmin handia sortu du aurtengo edizioak, antolatzaileek promozio kanpaina bizia egin baitute azken asteotan.
Jaiaren inguruko ekimen horien artean dirua biltzeko bazkari-bingo bat egin zen eta, jakina, hortxe izan ziren Gure Etxea elkarteko kideak. Hala ere herrian oihartzun handiena izan zuen jarduera gizataldeetako dantzariek herriko kaleetan zehar, ezustean, egin zuten dantza kalejira edo 'fiestadela' izan zen.
[Mariano eta Ramiro Papini Jaureguiberry Sagardoy Gure Etxea-ko presidente Gabriel Papini eta Mari Carmen Lasarte presidenteordearekin bingo bazkarian (argazkia SantaFeEE)]
Azkenik, herenegun jaialdiaren aurkezpen ofiziala egin zen Santa Fe-ko Udaletxean. Mario Barletta intendenteak eta gizataldeen elkartearen izenean Raúl Fridman-ek aurkeztu zuten egitaraua. Bertan izan ziren partaide diren gizataldeetako ordezkariak, banderariak eta hedabideak. Aurkezpenaren ostean topaégitea eta hamaiketakoa egin zen gizataldeen herrialdeetako jaki tipikoekin.
[Mario Barletta intendentea Mari Carmen Lasarterekin hizketan jaialdiaren aurkezpen ekitaldian (argazkia SantaFeEE)]
-Santa Fe-ko Kolektibitateen Jaiaren webgune ofiziala, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus