euskal diaspora eta kultura
2014/06/03
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Bira eta ekitaldi publikoak hasiko dituzte gaur Argentinan Euskadiko Gizarte Ekonomiaren zuzendari Maria Ubarretxenak eta Javier Goienetxea Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak, Euskadiren Argentinako Ordezkaritzak zabaldu duenez.
Biraren baitan, datorren ostiralean, ekainaren 6an Santa Fe probintzian egingo den Kooperatiben I. Kongresuaren partaidetza izango da lehentasuna; baina beste hitzordu batzuk ere izango dituzte euskal ordezkariek astean zehar, Buenos Aires hiriburuan eta La Plara hirian, hain zuzen. Aktibitateak komunitate osoari daude zuzenduta eta ondoko egitarauari jarraituko diote, gaurtik aurrera:
-Gaur, ekainaren 3an, asteartea, 18.00etan: ‘Euskal eta Argentinako kooperatibismoaren arteko elkarrizketa’ izenburupeko mahai-ingurua. Lekua: Cooperar-Argentinako Kooperatiben Federazioan, Buenos Aires hiriburuan, Maipu kaleko 267. zenbakian, 18. pisuan. Partaidetza libre eta doakoa da.
-Bihar, ekainaren 4an asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara: ‘Euskal kooperatibismoaren esperientzia’ izenburupeko jardunaldiak. Lekua: Buenos Aires Probintziako Diputatuen Ganbera Ohoragarria, 5. kalean, 7. eta 8. artean. Parte hartzeko izena eman behar da halbisu@senado-ba.gov.ar helbide elektronikoan edota (0221) 429-1292 telefonoan. Buenos Aireseko Euskadiren Ordezkaritzan ere eman daiteke, (011) 4120 0586/88/90 telefonoan. Partaidetza agiriak eskainiko dira. Partaidetza libre eta doakoa.
Jardunaldien programa zehatza:
-10:00etan, Akreditazioa
-10:30etan, Hasiera: Hernan Albisu probintziako senatariaren
hitzak
-10:40etan, Sara Pagola Euskadiren Argentina eta
Mercosur-erako Ordezkariaren hitzak
-10:50etan, 1. Hitzaldia, Maria Ubarretxena: “Gobernu eta kooperatibismoaren arteko
bateratzea eta Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua”
-11:10etan, 2. Hitzaldia: FEDECOBA –
COOPERAR-eko Jose Orbaiceta: “Kooperatibismoa Argentinan”
-11:30etan, atsedena
-11:50etan, 3. hitzaldia: Javier Goienetxea: “Konfederazioaren
rola inguru kooperatiboaren zabaltze eta babestean”
-Galderak.
-12:10hs, Domina banaketa
-12:30hs, Partaidetza agirien banaketa
-Ekainaren 5ean, osteguna, 20:00etan: ‘Nire odolaren omenez” izeneko arte kolektibo erakusketaren inaugurazioa. Lekua, Los Maderos Aretoan, Santa Fe hiriko portuan
-Ekainaren 6an, ostirala, Santa Fe probintziako Kooperatiben I. Kongresua
Egitaraua:
-08:30etan: Hasiera, akreditazioak eta pintura
erakusketa
-10:00etan: Hasiera: Zeremonia ofiziala eta Kongresuaren
inaugurazioa: Argentinako ereserkia. ‘100% Cooperativa’ delako zigilu banaketa Santa Fe probintziako hamabi kooperatibari. Euskadiren eta Santa Fe
probintziaren arteko Lankidetzarako hitzarmena. Maria Ubarretxena Euskadiko Gizarte Ekonomiaren
zuzendariaren hitzak. Santa Fe Probintziako Ekoizpen Ministroaren hitzak. Santa
Fe Probintziako Gobernadorearen hitzak
-11:00etatik 13:00etara:
-Maria Ubarretxenaren “Gobernu eta kooperatibismoaren
arteko bateratzea eta Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua” hitzaldia
-Javier Goienetxea-ren hitzaldia: “Kooperatibismoaren erronka XXI. mendean.
Kooperatibismoaren enpresa ikuspuntua”
-COPRECI kooperatibaren eskualdeko zuzendaria den Danel
Ayastuy-ren hitzaldia: “COPRECI, Kooperatibaren esperientzia, kasu zehatza,
internazionalizazioa”.
-13:00etan: Leonardo Boesche Brasilgo Parana Estatuko
Kooperatiben elkarteko Giza Garapen gerentearen hitzaldia: “OCPar sistema
eta kooperatibismoa nola ikasi”
-13:30etan: Kongresuaren Zuzendaritza Mahaia eta batzordeak
osatzea
-13:40etan: Amaiera eta
otordua
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus