euskal diaspora eta kultura
2008/08/21
PUBLIZITATEA
Santa Fe, Argentina. Elkarretaratzeak larunbatean izan zuen sarrera ekitaldi ofiziala Udal Ekitaldi Eremuan Mario Barletta Ormaechea alkatea buru, baina ostiralean ere izan zen aldez aurreko aurkezpenik Primero de Mayo Antzokiaren hall-ean. Ostiraleko hitzorduak, hain zuzen, gizatalde partehartzaile bakoitzeko ordezkaritza banderaduna bildu zuen, jantzi tradizionalez horniturik, musika lagun eta herrialde bakoitzeko pastiza dastaldia aukeran. Aurten hamabostgarren edizioa bizi duen ekimen hau elkarrekin antolatzen dute Hiriko Gobernuak eta Santa Feko Gizataldeen Elkarteak, azken honetan partaide Euskal Etxea badelarik.
[Herrialde bakoitzeko ordezkaritza banderadunak, jantzi tradizionalak eta guzti]
[Santa Feko Mario Barletta Ormaechea alkatea bertaratutakoei mintzo]
[Banderadunen artean, Euskal Herriko ordezkariak ere bazeuden, ikurriñarekin]
[Mari Carmen Lasarte eta Analía Sagardoy, zutik, giro onez eta umorez beterik]
Bi hilabete lehenago Hiriko Gobernuak eta Santa Feko Gizataldeen Elkarteak adostutakoaren arabera, Festa antolatu dutenak Santa Fen present dauden gizataldeei buruzko hitzaldi eta ekitaldiak antolatzeko engaiatu ziren, publikoak hobeto ezagut ditzan euren immigrazioa, tradizioak, ohiturak, egun bereiziak, baloreak eta euren nortasunari buruzko jakingarriak oro har. Ekimen honen baitan, euskal gizataldeak, japoniarrarekin batera, dokumental bat proiektatu zuen eta hitzaldia eskaini zuen uztailaren 22 eta 25ean.
[Euskal ordezkariek eginiko itsaski paellak bat baino gehiagoren arreta piztu zuen]
[Dantza eta folklore alorrean ere, euskal dantzen erakusgarri bihurtu zen Azoka]
Santa Feko 'Gure Etxea' Euskal Etxetik nabarmendu nahi izan dute hiriko alkateak, Mario Barlettak, Kultura Idazkaritza medio emandako laguntza. Euskal Kulturaren stand-ak jende kopuru polita bildu zuen euskal ohitura eta ezaugarriez galdezka, eta zer esanik ez gastronomiari dagokionean, ikus eta dastamin handia piztu baitzuen Euskal Etxeko sukaldariek prestatutako itsaski paella handiak, egiten ikusteko zein ondoren dastatzeko. Gure Etxea-tik, Mari Carmen Lasartek, stand-ak lortutako arrakasta azpimarratu dio EuskalKultura.com-i ekitaldiko balantzea eskatutakoan, hainbaten galdera eta kezkei erantzun eta EEaren bazkidegoa haztea lortu baitzuten, bazkide berri batzuk eginez eta guzti.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus