euskal diaspora eta kultura
2011/03/25
PUBLIZITATEA
Santa Fe, Argentina. Elkartasun ekitaldia joan den asteko ostiralean egin zen Santa Feko Espainian Plazan, bertako Tokyo tabernaren aurrean, honek sinbolikoki duen esangurarekin, eta bertara, hainbat herritarrekin batera, Santa Fen antolatuta dauden kanpoko gizataldeetako hainbat ordezkari ere bildu ziren.
Bildutakoek euren "gizarte japoniarrekiko elkartasuna hain kinka larrian" nahi izan zuten agertu, eta bat egin zuten, honi dagokionez, Argentinako FANA Nikkei Elkarteen Federazioak Buenos Aires hiriburuko Obeliskoan egindako deiarekin. Santa Feko ekitaldia bertako Gizataldeen Elkarteak deitu zuen, kide dituen gizataldeek bakoitzak bere kideei parte hartzeko gonbitea egin ziolarik.
Ekitaldian mintzatu ziren Jose Corral, Udal Kontseiluko presidentea eta alkategai ere badena, Cristina Usedo, Gizataldeen Elkarteko lehendakaria den heinean, eta Carlos Kakisu, Santa Feko japoniar gizataldearen izenean. Ondoren, minutu bateko isilunea eskatu zen.
Agintari, auzokide eta gizataldeetako zuzendari eta banderarien artean Santa Feko Gure Etxea Euskal Etxeko zuzendaritza batzordekide eta bazkideak zeuden, elkarteko banderariarekin batera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus