euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Cruz, Buenos Aires eta Misiones: Larregui-k Argentina Hego, Erdi eta Iparraldeko euskaldunak batu ditu

2009/09/28

Partaideetako batzuk Urjauzietan. Ezkerretik eskuinera, Misiones, Chacuco eta Santa Cruz (argazkiak Mundo Vasco)
Partaideetako batzuk Urjauzietan. Ezkerretik eskuinera, Misiones, Chacuco eta Santa Cruz (argazkiak Mundo Vasco)

PUBLIZITATEA

Amets egia bilakatua, joan den asteburuan Argentina Ipar, Erdi eta Hegoaldeko euskaldun talde batek bat egin du Misiones probintzian, Iguazú-ko urjauziak testuinguru, Guillermo Larregui, 'Orgaren euskalduna' (El Vasco de la carretilla) izan zenaren oroitzapena eta ohoratzea bilgarri. Patagoniako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko kideak, Buenos Aires probintzia barnealdeko 'Mundo Vasco' aldizkarikoak, eta Misiones probintziako Corpuseko Eusko Etxeko partaideak, azken probintzia honetako Posadas, San Ignacio eta Iguazú-n bildu dira, Roberto Arizmendiren 'Gora Vasco!' filmea proiektatuz, senidetasun izpiritu bateratzailean.

Posadas, Argentina. Argentina osoa oinez eta orga bat lagun bakartzat hirutan zeharkatu zuen Guillermo Larregui iruinsemea Misionesen dago ehortzia, bertan eman baitzituen bere bizitzako azkeneko urteak. 'El Vasco de la carretilla' deitzen zuten Guillermo Larregui-ren izena hartu zuen Chacabucoko Euskal Etxeak, eta Chacabucotik etorri da Posadasera Mundo Vascoko zuzendaria Luis Aramburu. Patagonia ia muturreko Santa Cruz probintziatik, berriz, 'Gora Vasco!' filmaren egile eta ekoizleak, Arizmendi anaiak. Azken hauteskundeen ondotik, gainera, anaietako bat, César Arizmendi, probintzia austral horretako euskal etxeko lehendakari da.

2009 misiones carretilla 01

[Omenaldia Guillermo Larregui 'Orgaren euskalduna'ri ehotzia dagoen hilerrian. Ezkerretik eskuinera, Jose Gorgues, Larregui-ren auzo eta lagun izan zena; Marcela Gonzales, Iguazu-ko Kultura zuzendaria; Luis Aramburu, 'Mundo Vasco' aldizkariko zuzendaria; eta Roberto Arizmendi, Gora Vasco dokumentaleko zuzendaria]

Horiekin batera, anfitrioi, Misiones probintziako Corpus Christi herriko Eusko Etxekoak, Olga Leiceaga buru. Guztiak hartu dute parte, bertako erakunde publikoetako ordezkariekin batera, Guillermo Larreguiri egin zaion omenaldi honetan. Zenbait bisita egin zaizkio Larregui ibili zen lekuetara eta bera ehortzia dagoen hilerrira baita ere. Hiru emanaldi ere izna ditu filme dokumentalak, Posadas, San Ignacio eta Iguazú-n, hain zuzen.

Ekitaldiotara ez dira faltatu iruinseme ibiltaria ezagutu zuten batzuk, hala nola José Gorgues, haren auzo eta laguna. Hitz batzuk ere esan zituen. Plaka bat ere inauguratu zen Larregui-ren hilobian ekitaldiotako oroigarri. Argentinako Chacabuco eta Santa Cruzetik bertaratu ziren gonbidatuek bereziki nahi diote eskertu bere abegikortasuna Corpuseko Eusko Etxeari eta horko presidente den Olga Leiceagari, baita ere Misionesko erakunde publikoetako kideei eta ekitaldiok erakarri zuten publikoari euren presentzia. Honi buruzko kronika zehatza bilduko du Mundo Vascoko hurrengo aleak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia