euskal diaspora eta kultura
2011/02/10
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrileko Euskal Etxeko korua espainiar hiriburuko kaleetan ibili zen joan den ostiralean, otsailaren 4ean, Santa Ageda eskean. Ibilbidea San Nicolas plazan hasi zen, Txoko Zar elkartean indarra hartzeko mokautxo bat jan ostean. Ondoren kantariak Plaza Nagusia, Puerta del Sol eta Plaza Santa Ana bezalako taberna eta jatetxe ezagunetan zehar ibili zen, makila eskuan eta baserritar jantzita. Euskal elkarteko orfeoiko kide askok parte hartu zuten ekitaldian, baina interesa zuen edonork har zezaken parte.
Eguraldiak lagundu egin zuen, ez baitzuen euririk egin, eta hotzari aurre egiteko kantariek Miau, Kupela eta Zerain tabernetan geldiuneak egin zituzten, zer edo zer edan eta barruak berotzeko. Jaia Euskal Etxean bukatu zen (Jovellanos, 3), txistorra eta ardo dastaketa batekin.
Danborrada txikia
Bi aste lehenago gauzatua, madrildar elkartearen beste ekitaldi ezagun bat urtero elkarteko txikiek egiten duten danborrada da. Aurten urtarrilaren 23an atera zen danborrada eta gaztetxoek euskal etxearen aurrean egin zuten emanaldiak guraso eta elkarteko nagusiak biziki hunkitu zituen. Badago datozen urteetarako harrobirik!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus