euskal diaspora eta kultura
2012/01/30
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Azken urteetako ohiturari jarraiki, Boiseko euskal komunitateak Santa Ageda eguna kantari ospatuko du, Boiseko Ikastolak eta euskara ikasleek antolatutako ekitaldietan. Ostiral honetan bertan egingo dute lehendabiziko ospakizunak Ikastolako neska-mutilek, euren gurasoek eta irakasleek. Goizeko hamarretan dute hitzordua, Ikastolan bertan, eta nahi duenak parte har dezake.
Ostiralean bertaratzerik ez dutenentzako, bigarren aukera bat izango da datorren astelehenean, otsailaren 6ean. Boiseko euskara ikasleek antolatuta, Euskal Museotik aterako da taldea, arratsaldeko zazpietan, eta hiriko Basque Block delako euskal guneko tabernatan ibiliko da kantari, kopla zaharrak abesten.
Madril erdigunean ere
Madrilen ere urtero ospatzen du Euskal Etxeak Santa Ageda eguna, eta korua espainiar hiriburuko erdigunean barrena ibiltzen da beti euskal kantu erakustaldia eskainiz. Aurten Santa Ageda egunean bertan, larunbatean, egingo dute ekitaldia eta nahi duenari bat egiteko gonbitea luzatzen diete. Hau izango da ibilbidea:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus