euskal diaspora eta kultura
2012/03/02
PUBLIZITATEA
San Juan, Argentina. “Ardo argentinarra, edari nazionala” lelopean garatu zen joan den astean –otsailaren 22tik 25era– San Juango 2012ko Eguzkiaren Festa Nazionala. Jaiaren baitan, “Eguzkiaren Karrusela” osatu zuten eskualdeko upeltegi eta kanpoko gizataldeek euren produktuak eta kultura ezagutarazteko. San Juango Eusko Etxea-ko lagunek hartu zuten parte hiria zeharkatu zuen desfilean, Sanferminetako ohiturak birsortuz.
“Karrusela Kukuxumusu-ren irudiekin apaindu genuen, euskal musika bozgorailuetan”, azaldu diote San Juango euskaldunek EuskalKultura.com-i. “Ibilbide osoa Arin-Arin erritmoan egin genuen. Palko ofizialera heldu ginenean, zahatotik edatera gonbidatu genituen agintariak, eta pasadizo gisa konta daiteke Jose Luis Gioja San Juan probintziako gobernadoreak zahatoa oparitzea eskatu zigula. Ondoren, Cordobatarrak taldeko dantzari batek Aurreskua eskaini zien Jose Luis Gioja-ri eta ondoko Cordoba probintziako gobernadore Juan Manuel de la Sotari”.
[Cordobatarrak eta Jai Alai taldeetako dantzariak San Juango Eguzkiaren Festa Nazionalean]
Desfilea bukatuta, dantzek jarraitu zuten baina hiriko oinezkoen kalean. Bertan Cordobatarrak eta Villa Mariako Jai Alai taldeetako dantzariek bat egin zuten berriro euskal dantza ikuskizuna ikusleei oparitzeko. Euskal etxetik jakinarazi dutenez, Marcelo Lima Pinuaga San Juan hiriko alkateak amaren aldetik euskal jatorria du eta Cordobako gazteekin bildu nahi izan zuen.
“Cordobako Gure Txokoako eta Villa Mariako dantzariak jaia ospatu eta gurekin partekatzeko propio etorri dira San Juanera, eta kari horretara esker beroak eman nahi dizkiegu gazte guztiei”, azpimarratu dute San Juangoek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus