euskal diaspora eta kultura
2008/07/21
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Urteko
Lehen Taberna egiteko San Ferminen gaia erabili zuen Haize Hegoa Euskal
Etxeak eta elkarteko kide eta lagunek gustora hartu zuten proposamena, antza, asko eta asko bertaratu ziren eta. Topaketa hauek euskara klaseetako irakasle eta ikasleek
antolatzen dituzte hizkuntza beste giro ezberdin batean praktikatzeko. Adibidez, ikasleek tabernan eskatzen dituzten jaki eta edariak euskaraz eskatzen saiatzen dira.
['San Fermin Tabernara' gerturatutako
partaideetako batzuk sanferminetako janzkera tipikoa jantzi zuten]
'Hasieran uste
genuena baino lagun gehiago etorri zen eta topaketarako alokatu genuen Club Fraternidad-eko instalazioak bete zituzten', aipatzen du Enrique Poittevin
Gilmetek. Afariaren menua honako jakiek osatzen zuten: mediterraniar/itsas
paella, babarrunak, solomoa piperrekin, tripakiak, tortila pintxoak eta arroz
esnea.
[Euskal Etxeko sukaldariak paella erraldoia prestatzen]
['Club Fraternidad'-eko ikuspegi orokorra. Atzealdean ikurrina eta Uruguaiko bandera ikus daitezke (argazki multzoa Haize Hegoa Euskal Etxea)]
Afaria ostean, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek dantzekin gozatu ahal
izan zuten eta Iruñeko entzierroa hasi baino minutu batzuk lehenago abesten den
A San Fermín pedimos... kanta tradizionala abestu zuten. Jarraian,
gezurrezko zezen bat atera zuten eta gazteenek entzierroa bailitzan korrika egin zuten, aretoko partaideen artean algarak sortuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus