Iruñea-Pamplona. Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Iruñeko San Fermin festa nagusia hasteko eta Iruñean bezala, munduko euskal eta nafar kolektibitateak ere ari dira jaiak prestatzen. Larunbatean milaka eta milaka lagun bilduko dira nafar hiriburuan, eguerdian, 2019ko txupinazoaren lekuko eta partaide. Diasporan, ostera, ostiraletik aurrera iragarri dira ospakizun gehienak, mota askotako proposamenekin, bozkario sanfermindarra pizgarri.
Horretara jarrita ere ez da erraza gure festarik ospatuena den honek gure Diasporan barrena izango dituen hitzordu eta atxikimendu guztien zerrenda egitea. Datozen lerroetara, azkeneko egunetan gure erredakziora iritsitako hitzorduak baino ez ditugu bildu, ospakizun honen segidaren adierazgarri. On egin! Gora San Fermin!
Australia
-Sydneyko Gure Txokoa: uztailaren 6an. Arratsaldeko ordu 2etatik, egun pasa. Bazkaria, kalimotxoa, txosna, festa giroa. Zazpi gorriak salgai Txokoan. Informazio gehiago, hemen.
Argentina
-Buenos Airesko Nafar Etxea: uztailaren 5ean, 19etan, ‘San Fermin’ Pilota Txapelketa; uztailaren 7an, 12etan, Txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak, dantzak eta bazkaria. Informazio gehiago, hemen.
-Bolivarreko Nafar Etxea: uztailaren 6an, San Fermin afaria. 21:30etan, errekia, nafar dantzak eta Diego Sarchione DJren musika. Informazio gehiago, hemen.
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak: uztailaren 7an, San Fermin Bazkaria. Informazio gehiago, hemen.
-La Platako Euzko Etxea: uztailaren 14an, meza Guadalupe Elizan, txupinazoa, bazkaria eta arratsalde pasa.
-Mendozako Denak Bat: uztailaren 6an. San Fermin festa, musika, dantzak, antzezlanak, jolasak eta euskal menua barne. Informazio gehiago, hemen.
-Mendozako Nafar Etxea: uztailaren 14an, San Fermin bazkaria. 12:30etan, Balear Etxean. Informazio gehiago hemen.
-Tandilgo Gure Etxea: uztailaren 7an, 10:30etan, meza, Begoñako Andra Maria Parrokian; 12etan, omenaldia Gernikako Arbolaren kimu aurrean; txupinazoa; 13etan bazkaria. Informazio gehiago, hemen.
-Buenos Airesko Euskaltzaleak: uztailaren 6an, Nafarroatik zuzenean, ‘Euskal Zonbien Eguna’ antolatuko dute Sanferminak ospatzeko. Ataun Of The Dead, Joxean´s Hil Eben eta Napardeath pelikulak proiektatuko dituzte Euskaltegian 18etatik aurrera. Informazio gehiago, hemen.
-Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak: uztailaren 6an, San Fermin afaria eta musika ikuskizuna. Informazio gehiago, hemen.
-Viedma-Patagoneseko Aberri Etxea: uztailaren 7an, 12:30etan. Bazkarira, arropa zuria, zapi gorria, zahatoa eta kandela bat ekarri behar dira. Informazioa, hemen.
Espainia
-Valentziako Laurak Bat: uztailaren 6an, San Fermin eguna: 12etan, txupinazoa; 13etan, V. Pintxo Lehiaketa; 15etan, bazkari herrikoia. Informazio gehiago, hemen.
Ingalaterra
-Londresko Euskal Elkartea: uztailaren 13an, ospakizuna London Fieldsen. Eguerditik, zezenik ez, baina dantzariak, musika, sagardo freskoa eta musa bai egongo da. Informazioa, hemen.
Mexiko
-Mexikoko Euskal Etxea: uztailaren 6an, San Fermin bazkaria, festari dagokion menuarekin. Informazio gehiago, hemen.