euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sandra Travieso Torrezuriz da Viña-Valparaisoko Euzko Etxeko lehendakari berria, Eñaut Gereñuri lekukoa hartuta

2021/12/06

Viña-Valparaisoko EEko Zuzendaritza artxibo irudi batean: Sandra Travieso bigarrena da ezkerretik eta Eñaut Gereñu laugarrena (arg EE)
Viña-Valparaisoko EEko Zuzendaritza artxibo irudi batean: Sandra Travieso bigarrena da ezkerretik eta Eñaut Gereñu laugarrena (arg EE)

PUBLIZITATEA

Viña del Mar, Txile. Joan den ostiralean, Euskararen Egunean bertan, abenduaren 3an egindako elkartearen Urteko Batzarrean hautatuta, Sandra Travieso Torrezuriz da Viña-Valparaisoko Euzko Etxeko lehendakari berria, Eñaut Gereñuri --2017an hautatua-- lelukoa hartuta. COVID-19 dela-eta indarrean dauden neurriak eta zuhurtzia gidari, elkarretaratzea online. Zoom bidez egin zen. Sandra Travieso da euskal etxeak bere ibilbidean daukan lehenengo emakume lehendakaria, eta bertaratutakoak euren poza agertu zuten honek dakarren aurrerapen eta normaltasun esanguragatik.

Eusko Etxeko kide eta lagunek euren esker ona espres adierazi nahi izan diote orain arteko lehendakari Eñaut Gereñu Mujika ordiziarrari, "bere lehendakaritzapean eta bultzatu duen kudeatze-lanari esker garbitu ahal izan baita, besteak beste, EEak aurretik pilatu zuen 20 milioitik gorako zorra eta gainditu ahal izan da gainean zeukan enbargu mehatxua".

Datozen egunetan adieraziko da xeheki --ostegunean egingo den bilera baten ondotik-- erakundea agintealdi berrian gidari izango duen Zuzendaritza Batzorde eta buruzagitza berria osatzen duten kargu guztien hurrenkera, partaide direnen egokierak eta norberaren nahiak uztartu ostean.

-Viña-Valparaisoko Euzko Etxea Facebooken



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia