euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sandra Fonseca diputatua, General Acha-ko 'Pelotari' kirol Eskola ekimeneko 'amabitxia' izendatu dute

2009/08/10

Pelotari Eskola eta ekimeneko zenbait partaide, diputatu ere bertan dela General Achako Euskal Etxean
Pelotari Eskola eta ekimeneko zenbait partaide, diputatu ere bertan dela General Achako Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

General Acha, Argentina. Sandra Fonseca Tierno diputatu probintziala, La Pampako Diputatu Ganberako talde justizialistako kide dena, 'Pelotari' Kirol Eskolako deitu ekimeneko 'amabitxia' izendatu dute. Eskolaren irekiera ekainaren 6anm larunbata, egin zen General Achacoko Euskal Etxearen egoitzan. Bertan izan ziren Euskal Etxeko Zuzendaritzako kideak; La Pampako Pilota Federazioko presidentea, Rogelio Gancedo; ekimeneko arduraduna, Liliana Leguizamon; partaide idren ikasleak (19) eta euren gurasoak; eta herriko beste pertsona batzuk.

Irekiera ekitaldian Fonseca legegileak esan zuenez, "...bereziki neska-mutiko eta gaztetxoei zuzendua den komunitate ahalegin honek babes faktoreak areagotzen laguntzeko helburua dauka. Esan nahi baita geure neska-mutikoak arrisku egoeretatik babesteko biderik egokiena gizarte eta hezkuntza mailako sarrera aukera gehiago eskaintzea da, Estatuaren, gizarte erakundeen eta familien arteko lankidetza oinarri haturik", azpimarratu zuen hautetsi justizialistak, bere webgunean argitara emaniko ohar batek islatzen duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia