euskal diaspora eta kultura
2013/03/27
PUBLIZITATEA
Rubila Araya Ariztia/Valparaiso, Txile. Atzerrian ikasten eman dituen hilabeteotan -familiagandik urrun baina Oier mutilaguna ondoan duela-- Sandra Estarrona gasteiztarrak harreman estua izan du Valparaisoko Eusko Etxearekin. Euskal Herrira itzuli aurretik Sandrak oparia utzi nahi izan du bertan, eta egoitzako hormetan mural bat egin du. Artelanaren izenburua “Euskal tradizioak-Tradiciones vascas" da eta ohiko euskal lanbideak, kirolak eta festak erakusten ditu.
Egileak azaldu duenez, "Valparaisoko Eusko Etxera etorri nintzenean oso babestuta sentitu nintzen eta hona natorren bakoitzean samurtasun berezia sentitzen dut, elkartea osatzen duten eta osatu zuten guztien sentimenduekin eta oroitzapenekin elikatzen den abegikortasuna. Badakit hona etorri ziren batzuk ez zirela sekula itzuli, eta haien ondorengo batzuek ez dutela sekula Euskal Herria ezagutzeko aukerarik izan. Eurentzako bereziki, eta orokorrean denontzako, mural honetan nire herriaren, gure herriaren zatitxo bat irudikatu nahi izan dut".
-Kontaiguzu euskal etxean egin duzun muralari buruz.
Horma hura txuri ikusi nuenean esan nuen lehenengo gauza "Ez, ezta posible" izan zen. Panoramika bat egiteko zoragarria zen, eta egoitzari bizitasuna emateko moduei buruz Archibaldorekin (Uriarte, euskal etxeko presidentea) hizketan, murala egiteko ideia sortu zen. Archibaldoren proposamena izan zen eta nik oso gustukoa izan nuen.
-Eta orduan ideia garatu zenuen…
Bai, euskal tradizioak, nire hango inguruarekin harremana duen gaia egin nahi nuelako; izan ere, zortzi hilabete daramatzat hemen eta herrimina sentitzen hasia naiz. Hemen gustura nago, baina beti faltan somatzen da hangoa.
-Nola definituko zenuke egin duzun mural hau?
Hango euskal ohiturei buruzko margolanetan oinarrituta dago, han baserritarren bizimoduari buruzko lan asko egin direlako. “Euskal tradizioak-Tradiciones vascas” dauka izenburu. Mural honekin nire zati bat utzi dut hemen.
-Hori da muralak egitearen xarma, zure artea leku jakin batean uzteko aukera ematen dizula.
Eta ez bakarrik nire artea, artelanaren emaitzaren parte bihurtzen direlako baita lekua bera, margoa egiteko prozesua eta margoa garatzeko hemengo lagunekin izan ditudan solasaldiak ere.
-Sandra Estarronaren arteari buruzko informazio gehiago, webgune honetan: www.sandraestarrona.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus