Donostia-San Sebastian. Sukaldaritza zalea bazara, ez zazu zalantzarik izan, egiazki aukera harrigarria baita munduan lehen mailako gastronomia kongresu bat online zuzenean eta doanik segitu ahal izatea, etxerik mugitu gabe eta erraztasun guztiekin. Gaur goizeko 10etan hasiko ditu bere emakizunak 'San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country' kongresuak, eta nazioarte mailako hainbat izen eta izar distiratsuekin egingo du. Garaiz zaude saioak segitzeko, eman hemen izena (emaila baieztatzea besterik ez dizute eskatuko) eta segidan kongresua zuzenean hemendik segitu ahal izango duzu.
Aurtengo hizlarien artean, Bittor Arginzoniz (Axpe, Euskal Herria), Joan Roca (Girona, Katalunia), Ferran Adrià (Cala Montjoi, Katalunia), Carlo Cracco (Milan, Italia), Selassie Atadika (Midunu, Ghana), Andoni Luis Aduriz, Matías Perdomo, Quique Dacosta, Angel León, Caterina Ceraudo, Toño Pérez, Juan Mari eta Elena Arzak, pedro Miguel Schiaffino, Pedro Subijana, Fennaro Esposito, Juanjo Pérez eta Yolanda León, Eneko Atxa, Clare Smyth, Pietro Zito, Miguel Warren, Josean Alija... eta honela 50 hitzalditik gora emango dituzten hizlariak.
On egin!