euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"San Sebastian Gastronomika" jaialdi ospetsua online izango da aurten: astelehenean hasiko da, izen-ematea doan!

2020/10/01

Ez galtzeko moduko aukera eskaintzen du aurten zale askorentzat jaialdiak izen-ematea doan etxetik segitzeko
Ez galtzeko moduko aukera eskaintzen du aurten zale askorentzat jaialdiak izen-ematea doan etxetik segitzeko

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Sukaldaritzazale amorratua bazara, ez zazu utzi pasatzen aukera hau: "San Sebastian Gastronomika", bere arloan punta-puntako jaialdi espezializatua den honek aurten, COVID-19 dela-eta, erabat online egingo du urtero sukaldaritza munduko erreferentzia den bere jaialdia, eta partaidetza doan uztea erabaki du, horretarako bere webgunean izen-emate orria betetzea besterik eskatzen ez duela. Datorren astelehenean, urriaren 5ean hasiko dira saioak, eta bost egunez, ostiralera arte, urriaren 9ra arte, luzatuko dira.

Aurtengo hizlarien artean, Bittor Arginzoniz (Axpe, Euskal Herria), Joan Roca (Girona, Katalunia), Ferran Adrià (Cala Montjoi, Katalunia), Carlo Cracco (Milan, Italia), Selassie Atadika (Midunu, Ghana), Andoni Luis Aduriz, Matías Perdomo, Quique Dacosta, Angel León, Caterina Ceraudo, Toño Pérez, Juan Mari eta Elena Arzak, pedro Miguel Schiaffino, Pedro Subijana, Fennaro Esposito, Juanjo Pérez eta Yolanda León, Eneko Atxa, Clare Smyth, Pietro Zito, Miguel Warren, Josean Alija... eta honela 50 hitzalditik gora emango dituzten hizlariak.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryren XXII. edizioa formatu berriarekin egingo da, zuzeneko hitzaldi eta jarduerekin, eta ikusleak kongresuaren plataforma digital berriaren bidez elkarretaratuz. Izen ematea doakoa da lehen aldiz, profesional batek ere COVID-19aren ondorioz huts egin ez dezan. Aukera paregabea, gastronomiari buruzko kongresurik zaharrenaren kalitate zigiluarekin.

-Hona egitaraua



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia