euskal diaspora eta kultura
2010/01/20
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Inguruko herrietako festek astebete edo lau edo hamar egun irauten duten bitartean, Donostian 24 orduko festa bizia eraikitzen da urtero urtarrilaren 19aren gaueko 00:00etatik 20aren 24:00etara. Hona ekarri ditugun bideoek San Sebastian eguna eta danborrada nola ospatzen den erakusten dute, Donostian (barka gaitzatela aurtengoan azpeitiarrek) eta Diasporako zenbait tokitan.
[Eguna internetez zuzenean segitu nahi duenak, ETB-Sat bidez egin dezake, hemendik]
[Iazko San Sebastian festaren hasiera, Alde Zaharreko Konstituzio Plazan: San Sebastian Martxa, herriak kantatua]
[Eta bitartean, aldi berean, Bartzelonako Euskal Etxean]
[Txinan ere, Shanghaiko Euskal Etxekoak danborradarekin bat egiten]
[Danborrada, joan den azaroan, Argentinako Bahia Blancako euskaldunek bizitua]
[Danborrada urte bete lehenago Argentinako Cañuelas herrian, urtero bezala bertako Euskal Etxeak antolaturik]
[Danborradaren sorrera eta historia azaltzen duen bideoa]
Bukatzeko, San Sebastian Martxako hitzak, Serafin Baroja Pio Barojaren aitak idatzitakoak:
Bagera!
gu (e)re bai
gu beti pozez, beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donostia bat bakarra munduan
hura da santua ta hau da herria
horra zer dan gure Donostia!
Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dihoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oihu egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus