euskal diaspora eta kultura
2011/05/31
PUBLIZITATEA
Palma, Mallorca. Mallorcako Euskal Etxeak ekitaldiz jantziriko udaberria izan du aurtean, maiatzeko egitarau mardulean ikus daitekeenez. Horrela, joan den maiatzaren 1ean San Prudentzio jaia ospatzeko bildu ziren Palmako egoitzan irlako euskaldunak. Ospatu, atzerapen pixka batekin ospatu zuten jaia -San Prudentzio apirilaren 28an da- baina ganoraz ospatu zuten, egun horretako jaki tipikoa diren barraskiloak ere jan zituzten eta.
Maiatzaren 15ean elkarteak beste hitzordu klasiko bat ospatu zuen: Igelaren Txapelketa. Haur joko tipiko honek jarraitzaile sutsuak ditu Artean, eta oraingoan ere jo eta su ibili ziren lehian haur eta nagusiak, zeinek fitxa gehien sartuko igelaren ahoan. Elkarteak mus txapelketa ere egin zuen, Espainiako estatuko euskal etxeen txapelketara joango diren ordezkariak aukeratzeko. "Afizio asko dago gure euskal etxean, bai nagusien artean eta baita ere indartsu datorren belaunaldi gaztean ere", azaldu dio EuskalKultura.com-i Itxaso Esnal presidenteak.
Azkenik, maiatzaren 22an, marmitako jatea egin zen euskal etxean, bazkide asko bildu zituen ekitaldian. Orain, Mallorcako euskaldunak kurtso bukaerako jaia ari dira prestatzen. Ekainean egingo dute jaia eta bertan "ipuin kontalari elebidunak, haur eta nagusientzako jokoak, askaria eta pintxo dastaketa" izango dira. Jai honekin euskal elkarteak agur esango du ofizialki datorren iraila arte, nahiz eta udan txoko bezala funtzionatzen jarraituko duen, San Ferminak bezalako jaiak-eta ospatzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus