euskal diaspora eta kultura
2013/11/08
PUBLIZITATEA
Junin, Argentina. Juningo La Verdad egunkariak argitaratu duenez, ospakizun bazkaria iragan igandean izan zen herriko Sociedad Raza Irlandesa elkartearen egoitzan, Juningo Arbola Bat Euskal Etxea antolatzaile, bertako Borges 314 helbidean duen gizarte egoitza lortu izanaren hamalaugarren urteurrena kari.
Arrakastatsu suertatu zen paella San Nicolaseko Euskal Etxeko kideek osatzen duten Sukaldariak taldeak prestatu zuen, bertaratutakoen aho bateko oniritzia bildurik.
Behar da aipatu San Nicolaseko Euzkal Etxea (sic) elkarteko sukaldariak mila pertsonatik gorakoentzako paellak prestatu izan dituztela.
Ekitaldien eskaini zen dantza ikuskizuna Chacabucoko Euskal Etxeko dantzariek eskutik etorri zen. Arbola Bat euskal etxeko lehendakari Rosario Sosak, kontularia lanbidez, hitz batzuk zuzendu zizkien bertaratutakoei, gertakariak ekarri dion bozkarioa azpimarratuz.
Ekitaldian zehar errekonozimenduak eman zitzaizkion euskal komunitateko zenbait kideri. Zenbait ekarpen artistikok ekitaldia edertu zuten, amaitzen du aipua aipatu kazeta junindarrak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus