euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Euskal Etxeko Ohiko Biltzak Nagusiak Damian Cebey baieztatu du elkarteko lehendakari

2011/02/18

Damian Cebey (ezkerrean) artxiboko irudi batean, euskal armarriko zatiei buruzko galderei erantzuten San Nicolaseko Euskal Etxean egindako saio batean
Damian Cebey (ezkerrean) artxiboko irudi batean, euskal armarriko zatiei buruzko galderei erantzuten San Nicolaseko Euskal Etxean egindako saio batean

PUBLIZITATEA

Urtero abenduan ohi legez aurtengoan ere elkarteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du San Nicolas de los Arroyoseko Euskal Etxeak, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berrituz eta ondoko lehenengo bilkura batean --Estatutoak dioenari jarraiki-- kargu eta funtzioak banatuz. Bildutakoek Damian Nicolas Cebey, 2005etik hona Euskal Etxeko lehendakari dena erabaki zuten lehendakari lanerako, berarekin batera zuzendaritzan honakoak arituko direla: Jorge Mariezcurrena, lehendakariorde; Maria Angeles Domenech, idazkaria; Maria Elena Totorica, idazkariordea; Maria Teresa Aramburu, diruzaina; Ana Maria Erausquin, diruzainordea (eta euskara arduraduna); eta Maria Francisca Aramburu de de Cara, agirietarako idazkaria, besteak beste.

San Nicolas, Argentina. 2005ean hautatu zuten lehen aldikoz lehendakari Damian Nicolas Cebey jujea eta geroztik urtero berritu du kargua San Nicolaseko Euskal Etxeak abenduan egin ohi duen elkarteko Ohiko Biltzar Nagusiak. Azkeneko honetan, 2010eko abenduaren 15ean egin zen bilkura eta ondotik hautetsi berriek lehenengo bilkura egin zuten (Estatutoak zehazten duenaren arabera) karguak banatzeko. Hauxe da geroztik lanean ari den Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakaria: Damián Nicolás Cebey (eta Txistu eta Truco-Mus arloburua)
-Lehendakariordea: Jorge A. R. Mariezcurrena
-Idazkaria: María de los Ángeles Doménech
-Idazkariordea: María Elena Totorica
-Diruzaina: María Teresa Aramburu
-Diruzainordea: Ana María Erausquin (eta Euskera arloburua)
-Agirietarako idazkaria: María Francisca Aramburu de de Cara

-Batzordekide titularrak: María Marta Ateca de Hormazabal, Marta Beatriz Saldías (eta Errekatarrak arloburua), Manuel E. Brogliatti, Eduardo Juan José Galardi, Romina Andrea Azcuaga, José Luis Erausquin
-Batzordekide ordezkoak: Omar Ereño, Eduardo Aguer, Luciana Inés Laureiro, Clotilde Beristain López Varela de Bautista

-Kontu-ikuskatzaile titularrak: Rubén Juan Hormazabal, Marta Pontiliano (eta Mus arloburua), Oscar Néstor Ugarte
-Kontu-ikuskatzaile ordezkoak: Marcelo G. Barrangu, Federico Arostegui

-FEVA ordezkari titularra: Damián Cebey
-FEVA ordezkari ordezkoa: Juan Martin Hormazabal



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia