euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Euskal Etxearen bi bisita berri ‘Etxe Nasaia’ eta ‘Diasporaren Herri Kirolak’ programa solidarioen baitan

2018/06/19

2018ko ekainaren Etxe Nasaia
2018ko ekainaren Etxe Nasaia

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Ana Maria Erausquin lehendakari duen Euskal Etxeak bere programa solidarioen bi saio berri burutu ditu azken egun hauetan. Ekainaren 12an, ‘Etxe Nasaia’ren baitan, lehenengo hezkuntzako 40 zenbakidun eskolako 60 neska-mutil eta bost laguntzaile jaso zituen Euskal Etxeak. Egun osoko ekintzan, euskal dantzak, musika eta ohiturak ezagutu zituzten txikiek eta ohiko paella bazkaldu.. Ekainaren 6an, berriz, ‘Diasporaren Herri Kirolak’ programako saioa San Nicolaseko Moreno auzoko 48. eskolan izan zen eta Erausquin lehendakari bera bertaratu zen eskolara umeak laguntzera.

Gogora dezagun 'Etxe Nasaia' proiektuak proiektuak elkartasuna daukala oinarri, gutxien dutenei edo ahulen direnei begiratzea, eta hala sortu zela 2001ean, Argentinan 'corralito'aren krisialdi latza sortuta, egoera gogorrek San Nicolas herria astintzen zutenean, eta neska-mutiko gazteak hartu zituen aintzakotzak, hilabetean behin eskola-umeak bildu eta jaten ematen baizitzaien --eta hala segitzen da egiten-- euskal etxeal otordua prestatuta, horrekin batera kultura aldetik eta euren ezagutzak hazte aldera beste zenbait ekimenekin ere aberastuz, eta tartean euskal kulturara hurbiltzeko aukera ere emanez.

Laguntasun programekin jarraitzeaz gain, Gure Esku Dagok deitutako Giza Katearekin bat egin zuen Euskal Etxeak.

Argazki gehiago Vascos Nicoleños Facebook kontuan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia