San Nicolas, Argentina. Aurrekaririk gabeko esperientzia ari dira bizitzen egunotan nicolastarrak eta batez ere bertako Euzkal Etxea-ko lagunak. Munduko euskal diasporen jai erreferentzialaren egoitza izaten ari da egunotan lehen aldiz Parana ibaiaren ertzean dagoen hiria eta, beraz, hemengo parajetan ezohiko diren ekitaldietan parte hartzeko aukera izango du bertako komunitateak.
Jaialdia astelehenean hasi zen eta gonbidatu batzuk, Euskal Herritik propio etorritakoak, bertara iristen joan dira eta parte hartu dute dagoeneko zenbait ekintzatan. Festaren txanpa eta egitarau nagusia gaur abiatuko dira, baina, eta arratsaldeko 7:30etan Euskal Astearen inaugurazio ofizialari ekingo zaio, herriko Mitre Plazan, agintariak, artistak eta euskal etxeetako eta euskal komunitateetako ordezkariak lagun.
ASTEBURUKO PROGRAMA
Azaroaren 10ean, ostirala
-8etan, Ordezkaritzen harrera Euskal Etxean. Gosaria
-10etan, San Nicolaseko alkate Manuel Passagliak Eusko Jaurlaritzako, Asamblea Nationale-ko (Jean Lassalle) eta FEVAko agintariak errezibituko ditu
-11etan, Liburu dohaintza Hiriko Legebiltzarrean
-12etan, bazkaria
-15etatik 18etara, Mintzodromoa Abokatuen Elkartean
-15etatik 18etara, ‘Historia Kontatuz’ topaketa, Mikel Ezkerro hizlari
-19:30etan, 2017ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ofiziala Mitre Plazan. Banderak altxatuko dira ete ereserkiak abestuko, kolektibitateko ordezkariak eta hiriko agintariak partaide
-20etan, Abesbatzen Topaketa “Rafael de Aguiar” Udal Antzokian, Buenos Aires (Euskaltzaleak), Villa Maria, Viedma-Patagones, Cañuelas eta San Nicolas hirietako euskal koruak partaide. Aurten Eresoinka abesbatzaren 80. urteurrena dela-eta, Argentinako euskal koruetako kantariek omenaldi berezi bat egingo diote euskal abesbatza historiko honi. Eresoinkari buruzko dokumental bat ere proiektatuko da, Agirre Lehendakaria Center-ek egina. Jarraian, Michel Etcheverry, Xabaltx eta Mikel Urdangarin abeslarien kontzertua
-23etan, Taska eta erromeria Belgrano Clubean
Azaroaren 11an, larunbata
-8etan, Ordezkaritzen harrera Euskal Etxean. Gosaria
-10etan, FEVAren bilera, Euskal Etxean
-10etan, Dantza Zuzendarien bilera, Antzokian
-10etan, Liburuzainen bilera Euskal Etxean
-10etatik 18etara, Mus txapelketa
-13etan, Bazkaria Belgrano Klubean
-15etan, Pilota txapelketa, 12 de Octubre Klubean
-15etatik 17:30etara, ‘Gizakiak, herriak, eskubideak’ eztabaida, Gure Esku Dago elkarteko Anjel Oiarbide erreferentea partaide. ‘Elkarrekin-Together’ dokumentalaren aurkezpena, Auditoriumean
-18etan, Danborrada eta Kalejira Mitre Plazatik Antzokira
-19etan, Dantza Erakustaldia.
-22:30etan, Taska eta Erromeria Belgrano Klubean
Azaroaren 12an, igandea
-11etan, Meza hiriko katedralean, Frankismoak hildako hamalau apaizak gogoan.
-11:45etan, Omenaldia Mitre Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean. Michel Etcheverryk eta bere musikari Jean-Louis Vergara eta Beñat Chaubadinteguy-k edertuko dute zeremonia
-12etan, Plaza dantzak Mitre Plazan
-13:30etan, Bazkaria Belgrano Klubean
Informazio gehiago eskuratzeko kontatu helbidea, snvascasn@hotmail.com