euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteak 'Bihotz ondoko sekretuak' proiektatuko du datorren asteburuan

2013/10/02

Askatasunaren Bidea Elkartearen laugarren urteurreneko ospakizuna (argazkiaEE)
Askatasunaren Bidea Elkartearen laugarren urteurreneko ospakizuna (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko Askatasunaren Bideak lau urte daramatza euskal kultura zabaltzen San Miguel, Muñiz eta Bella Vista herrietan. Mota askotako ekintzak antolatzen ditu, tartean hitzaldiak, topaketak eta egunpasak. Euskara tailerra ere eskaintzen du elkarteak eta Euskal Herriari eta zehatzago Nafarroari buruzko informazioa zabaltzen du bere blog-etik. Larunbat honetarako proposamen zinematografikoa egin du. Hitzordua San Miguelgo Museo Historikoan izango da eta hautatutako izenburua, 'Bihotz ondoko sekretuak'.

San Miguel, Argentina. Euskal filmak ez dira Argentinako zine areto komertzialetara erraz iristen. Hori dela eta hainbat euskal etxek ahaleginak egiten dituzte pelikula horiek eskuratu eta zabaltzen. Azken bolada honetan, euskal zine zikloak ugaritu egin dira Argentinan eta duela gutxi arte ezezagunak ziren izenburu eta zuzendariak, ezagunagoak eta erreferentzia izenak bilakatzen ari dira.

San Miguelgo Askatasunaren Bidea ez da fenomeno honetatik kanpo geratu eta zinemazaleei ez ezik komunitate osoari luzatzen die datorren larunbateko saio honetan parte hartzeko gonbitea. Montxo Armendariz-en 'Bihotz ondoko sekretuak' arratsaldeko 4etan emango da, San Miguelgo Udalaren Museo Historikoan, Urquiza Tren Geltokiaren aurrean. Filma bukatzean, askaria partekatuko dute lagunek. Nafarroaren banderak eta beste oroigarri batzuk ere ezarriko dituzte elkarteko kideek salgai.

Elkarteak segitzen du, bestalde, berte ohiko euskara tailerrarekin. Elkarretaratzetan euskara eta euskal kultura lantzen da. Mariana Fernandez Castelli koordinatzaile. Eskolak hilabete bakoitzaren hirugarren ostiraletan gauzatzen dira, arratsaldeko 4etatik 6etara eta datorrena urriaren 18an izango da. Klaseak Udalaren Domingo Faustino Sarmiento Liburutegiaren egoitzan ematen dira hamar ikasle partaide.

Askatasunaren Bidea Euskara Tailerra 2013 01

[Euskara Tailerreko ikasle batzuk klasean (argazkiaEE)]

Behar da aipatu, bestalde, Askatasunaren Bidea-ren bloga (ikusi hemen) oso aktibo mantentzen dela; webgunea astero eguneratu ohi da, bertako eta Euskal Herriko laguntzaileei esker.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia