euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Martin de los Andesko Euskal Txokoa-ko lagunak hiriaren urteurreneko ekitaldietan lehen aldiz partaide

2015/02/06

San Martin de los Andeseko euskal taldea, hiriaren 117. urteurren desfilean (argazkia Soledad Ruiz)
San Martin de los Andeseko euskal taldea, hiriaren 117. urteurren desfilean (argazkia Soledad Ruiz)

PUBLIZITATEA

Neuquen probintzia argentinarreko Euskal Txokoa elkarteak San Martin de los Andes hiriaren 117. urteurren kabalkadan hartu zuen parte joan den asteazkenean. Debuta hainbat erakunde, talde, turista eta herritar biltzen dituen ekitaldian arrakastatsua izan da jaio berri-berria den euskal etxearentzat,

San Martin de los Andes, Argentina. Andeen magalean kokaturik, gune turistikoa da San Martin de los Andes herria: neguan, inguruan dauzkan eski pistengatik; udan, berriz, Lacar lakuan eta bere ertzean egin ahal diren ekintza eta ur kirolengatik.

Iaz, ordea, beste ekimen bat sortu zen San Martinen bertako euskaldunek eta euskal jatorrizko jendeak bultzaturik. Euskal Txokoa euskal etxea martxan dago, bizkor gainera, eta hilero elkartzen dira kideak bazkaria partekatu eta proiektu berriak aurkeztu eta nola bideratu mahaigaineratzeko. Agerian da sendotzen ari dela elkartea eta horren proba da aurten hiriaren urteurren kabalkadan hartu duela parte, lehen aldiz, eta jende multzo polit batekin.

Hileroko elkarretaratzeak

Hileroko topaketei dagokienez, urteko lehena urtarrilaren 25ean izan zen eta oso bisita berezi jaso zuten sanmartindarrek. Lasarteko baserri batean haurtzaroa pasatu zuen Maria Esther Echeveste bertaratu zen bilerara, Patagonian bizi den eta euskal etxe berriko kide den bere alabak lagunduta, talde berriari ikurrina eta Gernikako haritzaren hosto bat oparitzeko. Euskal Txokoa-ko Manuel Bustingorry-ren esanetan, “Buenos Airesetik hona, 1600 kilometro egin zituen Maria Esther Echevestek guri opari hauek eskuratu eta animo hitzak adierazteko. Oso momentu hunkigarria izan zen guztiontzat”. Bazkariaren baitan, gainera, ‘Gernikako Arbola’ abestiaren bertsoak abestu zituzten Maria Esther-ek Euskal Txokoa-ko lagunekin batera. Bideoa, hemen


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia