euskal diaspora eta kultura
2013/09/04
PUBLIZITATEA
Villa Mercedes, Argentina. Euren estilo eta ohiturari jarraituz, maila handiko ikuskizuna eman zuten Camerata de la Luna Koralaren abeslariek --gogoratu Villa Mercedeseko Euskal Etxeari lotutako abesbatza dela Camerata-- San Luis probintziaren urtebetetzea dela eta. Hori ospatzearekin batera, ordea, errezitalak beste asmo bat zuen: Villa Mercedeseko Leon Benaros kultur erreferenteari omenaldi bat egitea. Ekitaldia joan den abuztuaren 24an izan zen eta artista gonbidatuen artean aipa daitezke, besteak beste, Mendozako Silvia Nasiff mezzo-sopranoa, Cuyoko Unibertsitateko Arte Fakultateko Gustavo Gatica eta Emanuel Fernandez kontzertistak eta Cordobako Unibertsitateko Arte Fakultateko Juan Vasallo.
[Silvia Nasiff eta Gustavo Gatica Camerata de la Luna-rekin emandako kontzertuan (argazkiaEE)]
“Silvia Nasiffek Guastavino eta Dublanc egile argentinarren errepertorio ederretako pieza batzuk egin zituen Gatikak lagunduta. Emanuel Fernandezek, berriz, Leon Benarósen ‘Despedida’ izeneko poema sinfonikoa jo zuen eta Juan Vasallok, Indianas delako zikloko lau obrak. Publikoak txaloka agurtu zituen artistak eta esker hitzak baino ez zituen izan euskal etxearentzat”, jakinarazi diote Euskal Etxea-ko lagunek EuskalKultura.com-i.
León Benarós
León Benarós 1915. urtean jaio zen San Luis probintziako Villa Mercedes-en. Gaztetatik, kultur arlo askotan aritu eta nabarmendu zen, tartean poesia, historia, legeak, folklorea, arte-kritika eta margolaritzan. Letren eremuan, lan handia egin zuen Argentinako zein kanpoko egunkari eta aldizkari ezagunetan. La Nacion, Clarin, Sur Aldizkaria, Nosotros, Jorge Luis Borgesek zuzentzen zuen ‘Anales de Buenos Aires’ eta Pablo Nerudak zuzentzen zuen ‘La Gaceta de Chile’ argitalpenetan agertutako bere testuak dira honen adibide batzuk. Herrialdeko musika autoktonoaren zale amorratua izanik, caudillo izenarekin ezagunak ziren Hegoamerikako buruzagiei buruzko kanta anitz idatzi zituen Benarósek. Gaur egun, bere 250 bat abesti daude erregistratuta Argentinako egileen elkartean.
Bere karrera profesionalean sari asko jaso zituen, tartean, Konex Fundazioak emandako Merezimendu Diploma (2004); Arteetarako Fondo Nazionaleko Jardunbide Saria (1995); besteak beste “Argentinako Kulturaren Ohorezko Pertsonalitatea” eta “Buenos Aireseko herritar ospetsu” izan zen izendatua.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus