euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Luiseko Euskal Etxeak argentinar mendilerroak eta Euskal Herria batzen ditu aurkeztu berri duen armarrian

2008/03/04

San Luiseko Euskal Etxearen armarria
San Luiseko Euskal Etxearen armarria

PUBLIZITATEA

San Luiseko Euskal Etxeak omenaldia egiten die armarri berriarekin Argentinan euskal kulturaren alde lan egin duten kide eta euskaltzaleei. Juan Domingo Arrascaeta eta Juan Ramon Escudero Alzola dira diseinuaren egileak eta bertan elkarteari nortasuna ematen dioten zenbait sinbolo biltzen dira: bertako mendi argentinarrak, Euskal Etxea eta bi herrialdeetako banderetan erroa hartzen duten bi zuhaitz, euskal haritza eta argentinar ceibo-a.
San Luiseko Euskal Etxeak, izen bereko hiri eta probintzia argentinarrean, idazkia bidali du EuskalKultura.com-eko erredakziora, ekintzak berriro hasi dituztela esanez eta xehetasunez azalduz duela 17 urte sortu zenetik erabiltzen dituen sinbolokoak, oharrak berak aitortzen duenez. Armarriak irudi bakarrean biltzen ditu 'sustrai sakonak, sentipen partekatuak eta euskal izatean aztarna sakona utzi duten pertsonak', azaltzen dute. Irudiak omenaldia egiten die Argentinan euskal kulturaren alde lan eskerga egin duten lagunei, horien artean Sebastian de Amorrortu, Nicomedes Iguain eta Mikel Menaya euskaltzaleak, argitzen dute.

Armarrian, San Luiseko paisaian ageri diren mendilerroak ikus daitezke: ezkerrean Monte Perdido eta Añisclo, eta eskubian Cordón Central. Mendiek Euskal Etxearen irudia den baserria inguratzen dute. Etxea Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea edo Eusketxe izenez ezagutuagoa den elkarteari eginiko omenaldia da, eta partikularzki elkarteko zuzendari izan zen Nikomedes Iguain gogoratuz.

Beheko partean ikurriña eta argentinar bandera ageri dira, bi herrialdeen irudi gisa. Banderen gainean bi zuhaitz, Argentinako eta Euskal Herriaren arteko uztarketaren sinbolo. Haritzak argentinar banderan ezarri ditu erroak, euskal komunitateak Argentinan duen sustraitzeagatik. Ceibo-ak, berriz, argentinar herriak, alegia, ikurrinan ezartzen ditu sustraiak. Bien artean Euskal Herriaren irudia den Zazpiak Bat-a agertzen dira.

[Goiko irudian elkarteko kide batzuk, probintzia berean dagoen Villa Mercedeseko Euskal Etxeko lagun bat edo beste tartean, 2007 urteko San Luiseko Kolektibitateen Jaialdian]

Urtebete nortasun juridikoaren

San Luiseko Euskal Etxea ('Euskal Etxea de San Luis') 1991ko uztailaren 27 jaio zen, inguruko euskaldunak batu eta euskal kultura sustatzeko asmoarekin, azaltzen dute oharrean bertako arduradunek. Iazko abuztuaren 17an elkarteak bere nortasun juridikoa eskuratu zuen. Egungo zuzendaritza honoko kideek osatzen dute:

-Lehendakaria: Juan Domingo Arrascaeta
-Lehendakariordea: Juan Ramón Escudero Alzola
-Idazkaria: Noemí Beatriz Izu
-Idazkariordea: Dora Lydia Betular
-Diruzaina: Marta Nelida Izu
-Diruzainordea: Maria Irene Gacitua
-Batzordekide: José Goñi
-Batzordekide: Arnaldo Hugo Ercoreca
-Batzordekide: Miguel Ángel Menaya
-Batzordekide: Ximena Arrascaeta
-Batzordekide: Ricardo Mariñelarena
-Ordezko Batzordekide: Pedro Elías Mariñelarena
-Ordezko Batzordekide: Claudia Iris Otamendi
-Ordezko Batzordekide: Aranzazu Guadal. B. Arrascaeta
-Ordezko Batzordekide: Miguel Javier Menaya
-Ordezko Batzordekide: Flora Lucia Soulé
-Kontu Ikuskatzaile: Humberto Oscar Bolinaga
-Kontu Ikuskatzaile: Eduardo Luís Maillos


Lotura interesgarriak

Probintzia bereko Villa Mercedes herriko Euskal Etxea
www.vascosvillamercedes.com.ar

San Luis hiria, izen bereko probintziako hiriburu, Argentinan
www.ciudaddesanluis.gov.ar

San Luisi buruzko informazioa gehiago
Gaztelerazko Wikipedian


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia