euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Juango Eusko Etxeak San Inazio ospatu eta bere fundatzaile izan zen aita Aramburu gogoratu zuen

2010/08/09

San Inazio mezan parte hartu zutenetako batzuk: Ismael Espinosa, Guillermo Larrea, Eusko Etxeko lehendakari Esteban Marticorena, lehendakariorde Paulo Landa, Mercedes Cuadra, Silvia Urbicain de Bene, Lucía eta Manuel Ramos Maturama...
San Inazio mezan parte hartu zutenetako batzuk: Ismael Espinosa, Guillermo Larrea, Eusko Etxeko lehendakari Esteban Marticorena, lehendakariorde Paulo Landa, Mercedes Cuadra, Silvia Urbicain de Bene, Lucía eta Manuel Ramos Maturama...

PUBLIZITATEA

Munduko beste hainbat euskaletxerekin bat eginez, San Juan hiriko Eusko Etxeak, izen bereko probintzia argentinarrean, San Inazio egunean berean ospatu zuen euskal etxeko zaindari aitortua duen santu euskaldunaren eguna. Bildutakoek, hildako bazkide eta lagunak eta 1952an elkarte sortu zutenak gogoratzeko baliatu zuten aukera, kasu honetan sortzaileetako jakin bat, aita Jose Aramburu, eta izan ere bere familiari oroigarri gisa Eusko Etxea ofizialdua izateko eskabidearen kopia bat entregatu zioten, horien artean aita Aramburu sinatzaile agertzen dela.

San Juan, Argentina. Ekitaldia San Inazio egunean berean egin zen, aurten larunbatez, bazkideak meza esker-emaile batera deituz "geure zaindariaren eguna ospatu eta hartutako mesedeak eskertzeko", eta "hildako bazkideak gogoan atxikitzeko". Azkeneko asmo hau, elkartearen fundatzaileetakoa izan zen aita Jose de Aramburu bereziki oroituz gauzatu zen.

Aita Martin Retak eman zuen meza, eta besteak beste lan inaziotarraren nortasuna eta balioak azpimarratu zituen, eta horiekin batera baita Eusko Etxea sortu zutenena ere, elkartu zirelarik "Euskal Kultura sustatu eta zabaltzeko, San Juango herritarren artera hurreratzeko".

Eusko Etxeko lehendakariak, Esteban Marticorenak, opari gisa aita Jose Arambururen familiakoei, 1952ean hasi berria zen euskal elkartearen legeztatzeko eskabide dokumentuaren kopia bat eman zien, eskatzaileen artean, euren erroak ongi sustraitu eta elkartekideen seme-alaba eta biloben artean hazten eta loratzen ikusi nahi zituen jende talde haren lehendakariorde gisa, aita Arambururen sinadura dagoela.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia