euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Juango Eusko Etxeak Guernica-ren 3D bertsioa aurkeztuko du Eguzkiaren Festa Nazionalean

2016/02/16

2016ko Eguzkiaren Festa Nazionalean San Juango Eusko Etxeak aurkeztuko duen karrozaren maketa
2016ko Eguzkiaren Festa Nazionalean San Juango Eusko Etxeak aurkeztuko duen karrozaren maketa

PUBLIZITATEA

‘Independentzia’ da Jaiaren aurtengo leloa eta kontzeptuari dagokion karroza bat ari da prestatzen San Juango Eusko Etxeko kide den Pablo Varela artista. Karrozan Picassoren lanaren 3Dko erreprodukzio bat muntatuko da, jatorrizko kolore eta neurrietan. San Juan probintzia argentinarreko Eguzkiaren Jai Nazional famatua otsailaren 23tik 27ra izango da 2016 honetan eta ‘Eguzkiaren karrusela’ izeneko desfile jendetsu eta koloretsua 26ko gauean.

San Juan, Argentina. Independentzia Adierazpenaren Bigarren Mendeurrena ospatuko da aurten Argentinan eta askatasunaren balioak aldarrikatzeko ‘Independentzia Nazionala’ izango da aurten San Juan probintziako Eguzkiaren Festa entzutetsuaren gaia.

San Juango Eusko Etxea euskal etxeak urtero hartzen du parte jaialdian eta aurten ere halaxe egingo du, ezohiko proposamen polit batekin. Carrusel del Sol izeneko kabalkadan, Picassoren Guernicaren 3D erreprodukzio bat eramango duen gurdi bat izango da euskal kolektibitatearen ordezkari. Erreprodukzioa koadroaren neurri eta kolore berberak izango ditu eta gerraren ankerkeria irudikatzen duen kolore gorriko egitura baten barruan muntatuko dute.

Picassoren konposizioaz aparte, zuhaitz baten azalarekin egindako Gernikako Arbola bat ere izango du karrozak. “Euskal Etxeak eskaturik, Arbolak leku garrantzitsua izango du konposizioan, askatasuna baita jaiaren leloa. Enbor azal bat eta argi batzuekin emango diet elementuei Gernikako Arbolaren itxura”, azaldu dio Pablo Varela artistak EuskalKultura.com-i. Aste batzuk daramatza Varelak karroza eraikitzen, Gabriela Gomez Oliva lagun.

‘Eguzkiaren karrusela’ San Juan hiriko Ignacio de la Roza etorbidean egingo da, Mendoza eta Urquiza kaleen artean. Bertan ezarriko da palkoa eta palkoaren aurrean pasatzean, euskal karrozarekin batera, euskal dantzariek Euskal Herriko dantzak eskainiko dizkiete agintariei. Hau ez da izango, ordea, Euskal Etxeak izango duen betebehar bakarra: stand kultural bat ere antolatuko dute festa barruan egiten den Azokan.

San Juango Eguzkiaren Jai Nazionala otsailaren 23tik 27ra izango aurten. Desfilea ostiralean izango da, gaueko 9etan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia