euskal diaspora eta kultura
2009/09/23
PUBLIZITATEA
San Juan, Argentina. Ekitaldia irailaren 5ean gauzatu zen Lawn Tenis Club delakoaren instalazioetan, eta bertara laurogeita hamar bat jende bildu ziren, bazkide eta bestelako lagunen artean, Immigrantearen Rguna ospatzeko estakuruz. San Juango euskaldunen ondorengoak gogoratu ziren, eta bereziki bertako Eusko Etxea 1952an sortu zuten euskaldunak, tartean Arruti, Espinosa, Larrea, Aramburu, Loyola, Armendariz eta Baigorri Etxezarreta bezalako familiak, eta esker oneko txaloa eman zitzaien baita ere duela hamar urte elkartea berpiztu zutenei.
[Besteak beste euskal etxeaz eta kulturaz prestatutako 'power point'a ere erakutsi zen San Juango Eusko Etxeak eraturiko ekitaldian]
Azpimarratzekoa, gauean zehar Carlos Ramos bazkideak eta bere bandak eskaini zuten euskal errepertorioa, hainbat euskal kantuz, partikularzki Kepa Junkerarenak. Bereziki hunkigarria izan zen 'Xalbadorren heriotzean' kantuaren txanda heldu zenean, Xabier Letek idatzi eta gehienbat Erramun Martikorenak ezagun egin duten kantuak bertaratutakoak hunkitu baitzituen, esku-zarta ederrak sortaraziz.
Diploma eta domina Ofelia Larreari
San Juango Eusko Etxeak elkartean lan asko egindako emakume bat bereziki aipatu eta ohoratzeko baliatu zuen elkarretaratzea. Ofelia Larrea anderea, urte askoan bertako lehendakari izana eta egun kultura arduraduna dena, makina bat lan egindakoa da Eusko Etxearen alde eta, oro har, San Juango euskal gizataldearen alde azkeneko hamar urteotan.
Honelako afarietan ohi denez, zozketa batzuk ere egin ziren, baita beste aurkezpen batzuk ere, eta tango erakustaldiak ere publikoaren arreta bildu zuen. Guztiaren bururatzeko, Eusko Etxeko egungo lehendakaria, Esteban Marticorena mintzatu zen, eskerrak emanez eta Immigrantearen Egunaren inguruan hitz batzuk eginez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus