euskal diaspora eta kultura
2008/06/02
PUBLIZITATEA
San Juan, Argentina. San Juango euskal etxeko kideek azken hilabeteetan egindako jarduerei buruzko jakingarriak adierazi dituzte. Hego Amerikako lurralde honetako beste zenbait euskal etxeekin bat eginez, San Juango Eusko Etxeko bazkide eta lagunek Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrena ospatu zuten iragan maiatzaren 23an. Ekitaldiak herriko Kultur Idazkaritzaren laguntza jaso zuen.
Topaketak iraultzaren gertakizunak gogoraraztea zuen helburu eta baita Maiatzeko Iraultzaren alde laguntza eman zuten zenbait euskal jatorriko patrioten lana azpimarratzea ere. 1937ko apirilaren 26an Franco general espainiarraren aldeko hegazkin naziek burututako Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena ere gogoratu zuten eta euskal etxeko Euskal Zine Zikloari hasiera emanez, Gernika. El bombardeo dokumentala eskaini zuten. Ekitaldia Franklin liburutegian egin zen eta hitzaldia Edgard Mendoza probintziako historialariak eskaini zuen. Hizlariak bonbardaketako gertaera garrantzitsuenak azaldu zituen.
San Juango euskal komunitateak indarrean jarri duen beste jarduera bat 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' titulua daraman hitzaldi sorta da. Euskal Etxeko Pio Baroja liburutegiak duen argazki materiala, dokumentalak eta informazio orokorraren bidez, zentroko bazkide eta lagunek hitzaldiak eskaintzen dituzte euskal kultura gaiez interesa duten pertsonen aurrean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus