euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Juango Eusko Etxea, Andeetan, partaide Eguzkiaren Festa Nazional famatuan, lurrikara eta guzti

2010/03/02

Eguzkiaren Festa Nazionaleko kabalkadan parte hartzen ari den euskal taldea, dantzariak, musikaria, zalgurdia eta, batez ere, hiru belaunaldi euskal-sanjuandar atxikiak aurkezteko harrotasuna osagai
Eguzkiaren Festa Nazionaleko kabalkadan parte hartzen ari den euskal taldea, dantzariak, musikaria, zalgurdia eta, batez ere, hiru belaunaldi euskal-sanjuandar atxikiak aurkezteko harrotasuna osagai

PUBLIZITATEA

Sustu soila baina gehiago izan zitekeen, baina aurten ez zen tokatzen. Andeen magalean, Txileko Coquimbo erregioa mugakide, Argentinako San Juan hiriak bere Eguzkiaren Festa Nazionala ospatzen ari zen joan den larunbatean, lurra goizaldeko 3:34etan dardarka hasi zenean. Lurrikaretara ohituta, oraingoan epizentroak ez zirudien bertan: Txilen Richter eskalan 8:8ra igo bazen ere, San Juanen 5 'besterik ez', Mercalliren eskala aldatuan. "Lurra lekuz aldatuko balitz bezala izan zen... oholtzako argiak kulunka hasi ziren... minutu batzuk ikuskizuna geldituta egon zen... gobernadorea mintzatu zen, segurtasun neurriak hartuta zeudela esanez... eta minutu batzuren ostean, show-ak segitu zuen", dio EuskalKultura.com-i Eusko Etxeko kide den Carina Oyolak. Hori, larunbat goizaldean. Ordu batzuk lehenago, ostiral iluntzean, San Juango euskaldunek aurrera pauso polita eman zuten Eguzkiaren Festa Nazionalean partaide jalgiz, euskal-argentinar bategitea ohoratuz Bigarren Mendeurrenaren urtean.

[EGUNERATZEN ARI GARA, ALBISTEA BEREHALA ITZUL DADIN ARI GARA LANEAN, BARKATU ERAGOZPENAK]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia