Jaialdi garaiak badauka urtero bere egitarauan sendo finkatutako erlijio arloko ohitura bat. Izan ere, bost urtero Jaialdi, baina urtero Boiseko San Inazio euskal festak, uztailaren 31aren astean ospatzen dira eta badaukate fede katolikoari lotutako bere erritua, bertako Oñati dantzariak, Biotzetik abesbatza eta herriko euskal fededunak partaide.
Boise, AEB. Izan ere, batzuek ez badakite ere Boiseko euskal jaiak, San Inaziori lotuak dira eta San Inazio eguna ospatzen den astean egiten dira, beraz uztailaren 31eko astean. Aste horretako larunbatean egiten da urtero San Inazioko meza eta prozesio hau, Jaialdi tokatzen den urteetan handiagoa, baina bestela ere urtero, aipatu data horietan.
Hona Jaialdiren 2015eko urteko San Inazio meza, salbuespen gisa Saint Mark eliza eta parrokian eginikoa, normalean orain arte bederen St John katedralean egin izan baita. Datorren urtean, esaterako, katedralera itzuliko da, baina seguruenik hurrengo jaialdian, leku eskasiagatik katedralean, hona bueltat uko da berriz ere. Hona mezaren irudiak: