euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Inazio festa “lasaia” ospatuko dute Boisen hurrengo urteko Jaialdirako prestaketa lanak direla eta

2014/07/23

Aurreko urteko San Inazioetan jende andana batu zen (Argazkia Boiseko Euskal Etxea)
Aurreko urteko San Inazioetan jende andana batu zen (Argazkia Boiseko Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

“Aurten San Inazio lasaiak izango ditugu, datorren urtean Jaialdi baitugu eta zoramena izango baita”, esan dio Annie Gavica-k, Boiseko (Idaho, AEB) Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Euskalkultura.com-i. Edonola ere, datorren asteburua “kirolez, jaki eta edari onez eta giro onaz” beteko dute, antolatzailearen hitzetan.

Boise, AEB. Heldu den asteburuan, hilaren 25etik 27ra bitartean, urtero ospatzen duten San Inazio jaialdia zelebratuko dute Boisen. 2.500 lagun inguru bildu ohi da Idahoko hiriburuko urteroko euskal jairik garrantzitsuenetarikoa den honetan. Hala ere, 2015ean Jaialdia ospatuko dutelako --bost urtean behin euskal jai arruntak Jaialdi jai erraldoia bilatazen dira--, aurtengo San Inazioak nahiko “lasaiak” izango dira, iragarri digu Gavica-k.

Ostiralean hasiko dira palako eta paleta argentinarreko txapelketak, horregatik, Euskal Etxean, lagunartekoa izango dute. “Lagun eta familia arteko eguna izango da ostirala, jendeak etxean egindako pintxoak eramango dituelako Euskal Etxera eta bertan ikusiko ditugulako frontoiko partidak, zuzenean, pantaila erraldoi batez, aldameneko Anduiza hoteleko kantxatik emanik”.

Beste hamaika planekin beteko dute antolatzaileek asteburuan Boiseko airea euskal kulturaz, batik bat jateko, edateko eta herri kirolekin (pisu jasotzea eta sokatira). “Aurten, herri kiroletan, hiriko poliziak eta suhiltzaileak aurrez-aurre izatea espero dugu”, azaldu zuen Gavicak, programa itxi gabe zutela oraindik. Euskal Etxea dagoen zonaldean ("Basque Block" deitua) izango dira larunbateko planak (meza eta dantzarien San Inazio prozesioa salbu, Saint John katedralean egingo baitute) eta iganderako, antolatzaileek, ohiko piknika prestatuta izango dute herriko parkean.

Hirurogei lagun inguru ari dira jaialdi honetan lanean, Zuzendaritza Batzordeko hamar kideak kontutan izanda.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia