euskal diaspora eta kultura
2010/10/05
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Momentu hunkigarriak bizi izan zituzten La Platako euskaldunek joan den irailaren 18an San Inazio eta Liburuzainaren Egunaren ospakizuna zela eta. 'Matxin Burdin' liburutegiko arduradunen omenean, María Eugenia Cruset historia irakasle, eta Euskal eta Irlandar Ikasgaietan adituak, “Euskaldunak eta Irlandarrak Bigarren Mendeurrenean” delako mintzaldia eman zuen Euzko Etxea euskal etxean.
['Matxin Burdin' liburutegiko gaur egungo arduradunetako bat den Gladys Medina liburuzaina, Haydee Cervantes de Artola omenduarekin]
Hitzaldia bukatutakoan, euskal etxeko arduradunek Loiolako San Inazioren Taskan parte hartzera gonbidatu zituzten bildutako lagunak. Topaketari hasiera emateko, euskal etxeko abesbatzak kantu batzuk interpretatu zituen. Segidan, 'Aurreskua' dantzatu zen eta ondoren dantzari txikiek hartu zuten agertokia. Ertaineko dantzariek eta helduek ere euren ikuskizunak prestatu zituzten aukera honetarako. Ertainekoak 'Cuadrille'rekin eta helduak 'Fandangoa'rekin nabarmendu ziren.
[Euzko Etxeko dantzariek ere hartu zuten parte omenaldian]
Jaiaren testu-inguruan, omenaldia egin zitzaion 'Matxin Burdin' liburutegiko lehenengo liburuzaina izan zen Haydee Cervantes de Artolari. Erakundeko Artxibo Historikoak egindako bideo bat proiektatu zen eta ondoren, Javier Clua euskal etxeko lehendakariak plaka oroigarri bat eskuratu zion. “Hamabost urte eman zituen Haydeek gure liburutegian eta lan ederra egin zuen. Merezitako omenaldia da”, azaldu dio Maria Fernanda Astigarrak EuskalKultura.com-i. Jaia gaueraino luzatu eta erromeria batekin bukatu zen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus