euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Inazio eguna ospatzeko, haritza landatu du Corpus Christiko Eusko Etxe argentinarrak, herriko Euskal Enparantzan

2018/07/31

Corpus Christiko Eusko Etxeak haritza landatu zuen Euskal Enparantza txikian
Corpus Christiko Eusko Etxeak haritza landatu zuen Euskal Enparantza txikian

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Azken urteotan bezala aurten ere ekintza egitarau oparoa antolatu du Misiones probintziako Corpus Christi herriko Euskal Etxeak Inazio Santuaren omenean. 2018ko egitaraua uztailaren 28an hasi zen ‘Kontaketa Harrigarriak’ literatur lehiaketaren 10. edizioaren sari banaketarekin. Sari eta aipamen bereziak entregatzeko ardura Olga Leiciaga Eusko Etxeko lehendakariak eta Julio Markiewicz lehendakariordeak eureganatu zuten.

Ondoren haritz bat landatu zuten Euzko Etxeko kideek Euskal Enparantza txikian. Arbolarekin batera oroitarri bat ere ezarri zuten plazan, Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena gogoan. Zeremonian zehar Olga Leiciagak hitz batzuk zuzendu zizkien bildutakoei, Anita Klein dantzariak aurreskua’ dantzatu eta ekintzari amaiera emateko bildutakoek besarkada sinbolikoa eman zioten zuhaitz landatu berriari.

Arratsaldean “Buscando a Agirre” dokumentala proiektatu zen Euskal Etxean. Cesar Arrondo irakasleak Agirre Lehendakariari buruzko hitzaldi bat eman zuen eta filmaren ondoko eztabaida zuzendu zuen.

Atzokoan, berriz, Pirinioei buruzko filma eta hitzaldia egin ziren Cesar Arrondo koordinatzaile.

Gaurko ekintzak

Jaiak gaur jarraituko du honako proposamenekin:

-10etan, Meza eta prozesioa San Ignacio herrian
-12:30etan, bazkaria parrokian
-21etan, afaria


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia