euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko kantxak harro erakusten du dagoeneko bere itxura eta kolore urdin berria

2020/07/30

Itxura dotore hau hartu du San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko kantxak urdinez margotuta (arg GEE-BCC)
Itxura dotore hau hartu du San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko kantxak urdinez margotuta (arg GEE-BCC)

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Pixkanaka, kolore urdina sartzen ari da Diasporako pilotalekuetan ere; gogoratu, konparazio, urrunago joan gabe joan den abenduan Necocheako Euzko Etxeko trinketearen kasua aipatzen genuela hementxe bertan. Urrats bera eman dute South San Frantziskon, eta bertako Gure Euskal Etxeko kantxak harro erakusten du dagoeneko bere kolore urdin (bluia edo azula esango lukete beste batzuk) berria, uztailaren 18an ateratako argazki honek agertzen duenez.

San Frantziskoko Basque Cultural Center edo Gure Euskal Etxetik esker biziak eman nahi diziete aldaketa gauzatzeko lanetan lagundu duten guztiei, frontoia Euskal Herriko, eta Kalifornia eta konderriko neurri guztiei egokitu eta behar bezala eraberrituta egon dadin. Orain, ea guztia bukatu eta noiz, osasun-egoerak gandituta, pilotariek eta publikoak sartu eta bertan ohi bezala aritzeko aukera daukaten, bizimoduak normaltasun apur bat berreskuratu duenaren seinale!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia