South San Frantzisko, AEB. San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak --Basque Cultural Center-ek-- larunbat eta igandez, otsailaren 15-16an, ospatuko du bere 38. urtemuga, asteburu berean NABOren neguko bileraren egoitza izango delarik. Programatik bereziki azpimarra daitezke Denise Orpustan Love-ren "The Seven in One Way" dokumentalaren emanaldia, Euskal Herri Hego eta Iparraldetik etorriko diren pilotarien partidak, dantzaldi eta erromeriak Xabier Saldias buru duen EGAN talde mitikoaren erritmopean eta San Frantziskoko Bizi Emankorra saria Jacques Unhassobiscay zenari, bere ondorengoei, ematea.
Horrez gain, asteburuak ohiko ekitaldiak bilduko ditu, hala nola NABOren bilkura larunbat goizean; joko-garbi eta esku huskako pilota partidak larunbat eta igande arratsaldean; igande goizean meza klika, dantzariak, txistulariak, bertsolari eta abesbatzarekin, eta segidan Bizi Emankorraren zeremonia; eta berbena eta dantzaldiak larunbat eta igande gauez EGANekin; hori guztia herri-bazkari eta afariekin, kantu inprobisatuekin, giro ederreko hainbat elkarretaratze eta saioekin.
Ikus programa osoa, hemen (pdf).