euskal diaspora eta kultura
2010/02/19
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, Estatu Batuak. Azken honetatik hasita, behar da esan NABOk urtero ematen duen 'Bizi Emankorra' saria --nazio mailakoa-- aurten honako hiru pertsonati ematea erabaki zuela: Josephine (Mainvil) Arriet-eri (Kalifornian sortua, aita hazpandarra eta ama erratzuarra); Franxoa Bidaurreta San Frantziskon bizi den lagun esnazuarrari; eta Emilia Doyaga-ri (New Yorken sortua, aita Bizkaiko Bakiokoa, ama Bizkaiko Berrizkoa).
Saria udan, NABOren Biltzar Nagusian, Idahoko Boisen, emango zaie, uztail ondarrean, Jaialdi garaian.
San Frantziskoko Euskal Etxeak bere aldetik, bere 'Bizi Emankorra' sariak --San Frantzisko aldekoak, maila lokalekoak-- joan den asteburuan bertan banatu zituen, bi pertsona sariztaturik: Alphonse Acheritogaray ortzaiztarra; eta Roger Minhondo irisartarra, biak arras ezagutuak Kaliforniako euskaldunen artean. Zorionak guziei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus